Etiketak: Mendi Martxa

Alonsotegi Martxa

Datorren Igandean, Maiatzak 10, Alonsotegi Martxaren hirugarren edizioa egingo da. Martxa herrikoi honetan, nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute, federatuta egon ala ez, baina beti 16 urte edo gehiago izanda.

Hona hemen Alonsotegiko martxan parte hartzeko kuota eta mailak:

  • BTT modalitatean 10 eurotako kuota, 13 euro martxaren egunean bertan ordaintzen bada.
  • Oinezko modalitatean 6 eurotako kuota, 8 euro martxaren egunean bertan ordaintzen bada.

Izena emateko epea Maiatzaren 9ra arte zabalik egongo da eta inskripzioa Ikusi Makusi Baliabide Zentroan egin daiteke.

Iturria | Alonsotegiko Udaletxea

Erlazionatutako sarrerak

Ubideko Bira 2009

Apirilaren 19an, Igandea, Ubideko Bira mendi martxaren edizio berria egingo da. Mendizaleen hitzordu polit hau, Ubideko udalerriaren herriko plazatik hasiko da goizeko 8.30etan eta bi ibilbide ezberdin egiteko aukera izango dugu gure prestakuntzaren arabera:

  • Ibilbide Luzea: 30 kilometro.
  • Ibilbide Laburra: 18 kilometro.

Ubideko Bira 2009 - Profila

Mendi martxa honetan parte hartzeko kuota 5 eurotako prezioa izango du eta izen ematea Ubiden bertan egiteko aukera egongo da. Izena ematerakoan, parte-hartzaile bakoitzak martxa amaieran egingo den zozketa batean parte hartzeko zenbakia jasoko du. Saria Ubideko produktuen otzara izango da, beraz, hasieran jasotako zenbakia antolatzaileei ematea ez ahaztu honetan parte hartzeko.

Azkenik, frogra amaitzean Ubideko Bira 2009ko edalontzia oparituko da parte-hartzaile guztiei eta indarrak berreskuratzeko, primerako hamaiketakoa izango da dohan.

Informazio guztia | Ubideko Bira

Erlazionatutako sarrerak