Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Mendia . Kirola
Etiketak: Mendia

Euskal Mendizale Federazioak, aste honetan iragarri du 2009ko mendi lasterketen egutegia. Egutegi honetan, Euskadiko Txapelketak eta Euskal Koparen zenbait froga aurkituko ditugu:

Euskadiko Txapelketak:

Euskal Kopa:

Informazio guztia | emf-fvm.com

Erlazionatutako sarrerak

Euskal Mendizale Federazioak, aurtengo EMF Sariak banatuko ditu Otsailaren 27an, Zarautzen antolatutako gala batean. Sari banaketa hau PAGOETA Mendizale Elkarteak eta Euskal Mendizale Federazioak antolatu du eta aurtengo saridunak hauek dira:

  • Mendiko Lasterketaren Saria - Alberto Aierbe Larrea
  • Sheve Peña Saria - Kontxi Eizmendi Eizagirre
  • “Andres Espinosa” Saria Jarduera Alpinistiko onenari - Expedicion Gasherbrum IV
  • “Angel Sopeña” Saria Kirol Eskaladako Jarduera onenari - Iñaki Cabo Juarez (Hilondoko saria)
  • “Antxon Bandres” Saria Kolaborazio interesgarrienari - Alberto Gonzalez Arregui
  • “Andres De Regil” Saria Mendiko Eskiko jarduera onenari - Andoni Areizaga Orube

Azkenik, hona hemen gala berezi honen egitaraua:

  • 19:00etan: Parte hartzaileen harrera
  • 19:15etan: Euskal mendizaletasunaren XIII. Festaren aurkezpena eta EMFko lehendakariaren agurra
  • 19.30etan: “Sarradets” Ikus-entzunekoa
  • 20:15etan: E.M.F. eta Pyrenaica sari banaketak
  • 20:45etan: Aurreskua Saridunen ohoretan
  • 21:30etan: Afaria: Txiki Polit Jatetxean

Informazio guztia | EMF-FMV

Erlazionatutako sarrerak

Euskal Mendizale Federazioak 2009ko Iraupen Luzeko Ibilaldien behin-behineko egutegia zabaldu du jada. Beraz, hauxe da Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldien 8. zirkuituaren egitaraua:

ARABA

  • Maiatzak 16 - XVIII TRAVESIA SIERRA DE CANTABRIA - C.M: PALOMARES - Laguardia.
  • Maiatzak 24 - MARCHA DE FONDO - Club de Montaña Gazteiz
  • Uztailak 4 - IX ZUIAKO BIRA - Atzabal M.T. - Murgia
  • Urriak 25 - XXIX MARCHA VALLE DE LLODIO - Goikogane M. T. - Laudio
  • Azaroak 1 - XXIII GOROBEL IBILALDIA - Mendiko Lagunak M.T. - Amurrio

BIZKAIA

  • Apirilak 26 - XIII MARCHA DE FONDO VILLA BALMASEDA - Balmaseda Mendi Taldea - Balmaseda
  • Maiatzak 9 - III GURUTZETAKOAK - Ganguren Mendi Taldea - Galdakao
  • Maiatzak 10 - DURANGALDEKO IRAUPEN LUZEKO 6. IBILALDIA - Alpino Tabira M.T. - Durango
  • Maiatzak 17 - V IRAUPEN IBILALDIA JOSEBA ROMAĂ‘A J.R. / V MARTXA DE LARGO RECORRIDO “JOSERRA ROMAĂ‘A JR. – Ganerantz M.T. - Bilbao - Portugalete
  • Maiatzak 23 - VI MARCHA DE MONTAĂ‘A KARRANTZA HARANA – Karrantza Harana M.T.
  • Maiatzak 30 - IV UREN JAITSIERA – Miru-Gain M.T. – Otxandio
  • Ekainak 14 - X. BERMEOKO ERMITXEN MARTXA – Sollube 707 M.T. – Bermeo
  • Urriak 4 - OROZKO HARANA – Itxinape M.T. – Orozko

GIPUZKOA

  • Martxoak 29 - 41. AIZKARDI IBILALDIA - Aizkardi M.E - Villabona
  • Apirilak 19 - XXXVII ANDOAINGO IBILALDI - Euskalduna M.T. - Andoain
  • Maiatzak 3 - JENTILEN BIDEETATIK IRAUPEN LUZEKO V. IBILALDIA - Ataun K. E. - Ataun
  • Ekainak 7 - 70 TRAVESĂŤA – C.D. Fortuna K.E.
  • Ekainak 14 - XIX ITSAS ALDEKO HELDUEN IBILALDI NEURTUA - Lagun Onak - Azpeitia
  • Ekainak 21 - HAMABI ORDUKO IBILALDIA - Irungo Mendizaleak - Irun

NAFARROA

  • Apirilak 4 - IRU MENDI ZERRAK II MARTXA - Altsasuko Mendigoizaleak - Altsasu
  • Apirilak 25 - XX SAKANAKO IBILALDI HAUNDIA - Iratxo M. T. - Irurtzun
  • Maiatzak 16 - ALAITZKO X IBILALDIA - Tafallako Trinkete Taldea - Tafalla
  • Ekainak 7 - XI ARALAR IBILALDIA - Ttutturre Kirol Elkartea

IPARRALDE

  • Uztailak 19 - XARETA OINEZ - Atsulai Taldea

Informazio gehiago | Euskal Mendizale Federazioa

Erlazionatutako sarrerak

Pasa den asteartean, Nazioarteko Mendi Zinemaldiaren lehenengo edizioa amaitu zen Gasteizen eta zortzi egunetan zehar 3.600 ikuslek jarraitu zuten emanaldiak. Zinemaldia Artium Museoan eta Europa Biltzar-jauregian izan zen eta munduko leku ezberdinetako 20 lan baino gehiago aukeztu ziren.

Lan guzti hauetatik, hauek izan ziren mendi zinemaldiaren lehenengo edizioaren irabazleak:

Filmerik onena:

  • Ritmo latino en la cara oeste
  • Argentina 2007.
  • Zuzendaria: Ramiro Calvo
  • Ekoizpena: Old Fox Producciones.

Gizakia eta naturaren arteko oreka hoberen isladatzen duen flima:

  • Tracce.
  • Italia 2007.
  • Zuzendaria:Marco Preti.
  • Ekoizpena: Marco Preti.

Taldeko lanaren baloreak hoberen isladatzen duen filma:

  • Sinfonia del Jannu.
  • Rusia 2004.
  • Zuzendaria: Andrei Pavlenko.
  • Ekoizpena: Ivan Samoylenko.

Zorionak irabazle guztiei eta Mendi zinemaldiaren antolatzailei!

Iturria | Nazioarteko Mendi Zinemaldiaren webgunea

Erlazionatutako sarrerak

Txirrindularitxa gogoko baduzu eta gainera mendian eta naturan ongi moldatzen bazara, seguraski Euskadiko BTT Zentruak ezagutuko dituzu. Horrela ez bada, hona hemen BTT Zentruen informazio baliagarria:

Zer dira BTT Zentruak?

Euskadi BTT Zentroa edonorentzako zabalik dagoen gunea da, hasiberri nahiz aditu, BTTn lasai asko aritzeko, Euskadiko paisaiaren, naturaren eta kulturaren aberastasunak ezagutzearekin batera. Gainera, bizikleta erabiltzea bultzatzen du, ingurumena errespetatzen duen toki batean. Eta inguru horretako habitata babestu eta iraunarazteko modua ere bada, horko ingurumena andeatzea saihesten baitu.

BTT Zentruen sarea

BTT Zentruekin harremanetan jarri nahi izanez gero, hurrengoko datuak erabili:

Webgunea | BTT Zentruak

Erlazionatutako sarrerak