Martxoaren 7an, urtero egiten den Euskal Mendizale Federazioaren Mendiko Eskiko Zeharkaldia egingo da. Egun horretarako, baldintzak oso onak izango direla aurreikusten da eta, beraz, Zurizako haranean mendiko eskia eginez egun eder bat igarotzeko aukera izango dute honetan parte hartzen dutenek.
Hona hemen Euskal Mendizale Federazioak bidalitako informazioa:
TOKIA: Zuriza (Pirinioak).
SARRERA:
Aurten ere zuei, mendiko eskia leku zabaletan eta presarik gabe egitea gustuko duzuen mendizale eta eskiatzaileei, EMFren Mendiko Eskiko XXXIII. Zeharkaldia egiteko gonbita egin nahi dizuegu; baldintzak oso onak izango direla aurreikusten da, eta, beraz, Zurizako haranean mendiko eskia eginez egun eder bat igarotzeko aukera izango dugu.
AURREIKUSITAKO IBILBIDEA:
Linza – Linzako lepoa – Petrechema 2360 m – Ansoko mendatea – Mallo de Acherito 2362 m – Huertoko lepoa – Foya del Ingeniero – Linza.
IZENA EMATEKO KUOTA:
Parte hartzaile bakoitzak 40,00,-€. ordaindu behar ditu; prezioan afaria, Zurizako kanpineko ostatua (BEHARREZKOA DA LO ZAKUA ERAMATEA), gosaria eta azken bazkaria sartzen dira. Zeharkaldian parte hartuko duten guztiek opari bat jasoko dute. Martxoaren 6ko (larunbata) afaria 20:30ean izango da; hurrengo eguneko gosaria, goizeko
7:00etan, eta bazkaria, zeharkaldia amaitutakoan: 2010ko martxoaren 7an, igandean, 14:30ean.
BESTELAKOAK:
Izen-abizenak, taldearen izena eta federatu lizentziaren zenbakia. Banku transferentzian honako hau zehaztuko da: Euskal Mendizale Federazioa – Mendiko Eskiko XXXIII. Zeharkaldia. Banku transferentziaren kopia bat bidali behar da honako helbide honetara:
IZEN EMATEAK:
EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA
Anoeta Pasealekua, 24
Tel.: 943.47.42.79 Faxa: 943.46.24.36
20.014 DONOSTIA
E-maila: emf.donosti@emf-fvm.com
www.emf-fvm.com
GIPUZKOA-DONOSTIA KUTXA: KONTU ZK.: 2101.0081.11.0012018305
Azken orduko ezustekoak saihesteko, izena emateko epea martxoaren 3an amaituko da.
Eskatutako guztia jaso arte ez da izen ematea aintzat hartuko.
GEHIENEZ ERE 80 PERTSONAK PARTE HARTU AHAL IZANGO DUTE.
Informazio guztia | Euskal Mendizale Federazioa
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak: 
