Etiketak: Murgia

Zuia bira 2009

Zuiako bira 2009

Uztailaren 4an, datorren larunbatean, Zuia biraren IX. edizioa egingo da Murgian, Atzabal M.T-k antolatuta. Irteera Zuiako udaletxetik egingo da goizeko 7:00etan, oinezkoentzat izango da soilik izanik, kirola eta mendizaletasuna sustatzeko asmoarekin.

Iraupen luzeko ibilaldi hau, 45 kilometroko ibilbidea izango du eta guztira 7-10 ordu behar dira gutxi gora behera helmugara iristeko. Zuiako biran parte hartzeko 12 eurotako kuota ordaindu behar da, 13 euro federatuta ez daudenentzat, eta Euskal Mendizale Federazioaren webgunean aurkitu dezakezue xehetasun guztiak.

Zuiako Bira - Ibilbidea

Iturria | EMF

Erlazionatutako sarrerak

Zuiako V. Herri Lasterketa

Datorren Igandean, Apirilak 5, Zuiako V. Herri Lasterketa egingo da Arabako Murgia udalerrian. Lasterketa goizeko 11.30etan hasiko da eta 6.700 m. ibilbidea egin beharko dute honetan parte hartuko duten korrikalariek.

Arabako herri lasterketen zirkuito barruan dagoen froga honetan parte hartzeko 2 eurotako inskripzioa ordaindu behar da Zuiako Udaletxean

Erlazionatutako sarrerak