Martxoaren 13an, larunbata, Oñatiko Duatloiaren bederatzigarren edizioa egingo da Oñatin. Triatloia arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta honetan parte hartzen duten kirolariek honako ibilbideari ekin beharko diote:
- 8 kilometro oinezko lasterketan.
- 40 kilometro txirrindulan.
- 4 kilometro oinezko lasterketan.
- Oñati, San Prudentzio, Bergara, Antzuola, Deskargako gaina, Legazpi, eta berriro Oñati.
Izena emateko epea martxoaren 11ra arte egongo da zabalik, 25 eurotako kuota ordaindu behar izango da, eta froga honetan parte hartzeko federatuta egon behar da.
Iturria | Oñatiko Triatloi Taldea
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
