Etiketak: Orientazio Ibilaldia

Euskal Mendizale Federazioaren XXX Orientazio IbilaldiaEkainak 7an, Euskal Mendizale Federazioaren Orientazio Ibilaldiaren XXX. Edizioa egingo da Goikogane Mendi Taldearen eskutik. Ibilaldia Laudio udalerrian hasiko da goizeko 8:30ak eta 9:30ak bitartean Aldaikoerreka plazatik, eta momentu horretan ibilbidearen kontrol bakoitzari dagozkion koordenadak biltzen dituen mapa emango zaio partaide bakoitzari, kontrol txartela eta arautegiarekin batera.

Gainera, ibilaldia eta gero bazkaria egongo da aurretik jakinarazi dutenentzat. Honetan parte hartzeko epea gaur bertan itxiko da (Maiatzak 29), beraz ez lokartu! Izena emateko, Goikogane Mendi Taldearekin harremanetan jarri behar da Araba kaleko 2an –solairuartea– 01400 Laudion, astearte-ostiraletan (19:00etatik 21:00etara bitartean); edo bestela Faxen bidez (944 038 568) nahiz Internetan bidez www.goikogane.com

Informazio guztia | Euskal Mendizale Federazioa | Goikogane M.T

Erlazionatutako sarrerak