Etiketak: osasuna

Osasuna eta Athletic-en arteko euskal derbia izango dugu gaur kopako final-zortzirenetan. Partidua gaueko 21.00etan jokatuko da Osasunako “Reyno de Navarra” futbol zelaian eta epaile moduan Alvarez Izquierdo egongo da.

Final-zortzirenetako lehen partidu honetan, hauek izango dira bi taldeetan jokatu duten jokalariak:

  • Athletic: Iraizoz, Toquero, Amorebieta, Llorente, Gabilondo, Armando, Susaeta, Iraola, Orbaiz, Etxeberria, Gurpegi, Aitor Ocio, Ion Velez, Javi Martinez, Etxeita eta Balenziaga.
  • Osasuna: Ricardo, Roberto, Javier Flaño, Miguel Flaño, Josetxo, Sergio, Monreal, Juanfran, Nekounam, Vadócz, Sunny, Masoud, Delporte, Ezquerro, Pandiani eta Portillo.

Erlazionatutako sarrerak

Hona hemen euskal futbol taldeak lehenengo mailako (Liga BBVA) eta bigarren mailako (Liga Adelante) sailkapenetan:

1
Bartzelona
44
2
Balentzia

33
3
R.Madril
32
4
Sevilla
32
5
Atletico
30
6
Villareal
29
7
Deportivo
28
8
Malaga
25
9
Valladolid
23
10
Getafe
22
11
Racing
21
12
Sporting
21
13
20
14
Almeria
19
15
Betis
18
16
Numancia
17
17
Recreativo
16
18
Espanyol
14
19
Mallorca
14
20
13

1
Salamanca
31
2
Zaragoza
29
3
Xerez
26
4
Tenerife
26
5
Hercules
25
6
Gimnastic
25
7
Huesca
24
8
24
9
Castellon
23
10
Rayo
23
11
Levante
22
12
Las Palmas
22
13
Celta
22
14
Girona
21
15
Albacete
21
16
Elche
20
17
19
18
18
19
Cordoba
16
20
Murcia
13
21 Alicante
9
22 Sevilla At
7

Erlazionatutako sarrerak

Lehen mailako euskal derbia berriz bizi izango da Kopako final zortzirenetan. Gaur goizean Madrilen egin den zozketaren ondorioz, Osasunak eta Athleticek indarrak neurtuko dituzte urtarrilaren 7an Irunean, eta astebete geroago San Mamesen.

Lehian dagoen beste euskal taldeari dagokionez, Real Unionek Betis hartuko du Stadium Galean final zortzirenetako joaneko neurketan.

Honako hauek dira 2008-09 Kopako final zortzirenak:

Poli Ejido - Espanyol
Racing - Valentzia
Sporting - Valladolid
Real Union - Betis
Sevilla - Deportivo
Atletico - Bartzelona
Osasuna - Athletic
Mallorca - Almería

Final laurdenetan, Athleticek edo Osasunak Sporting-Valladolid kanporaketaren irabazlearen kontra jokatuko du. Real Unionek aurrera egin ezkero, Mallorca edo Almeria izango luke aurkari hurrengo kanporaketan.

Erlazionatutako sarrerak

Bai Athleticentzat baita Osasunarentzat ere ezinbestekoak ziren hiru puntu zeuden gaur jokoan San Mamesen. Lehen mailako euskal derbia, sailkapeneko putzutik lehen bait lehen alde egiteko trena. Katedraleko jarraitzaileen indarrak, gorritxoen ezintasunak eta Fernando Llorenteren lan bikainak, garaipena eman diote talde zurigorriari. Jeitsiera postuetan dira oraindik biak ala biak, baina 2 eta 0 irabazita, Athletic argia ikusten hasi da dagoeneko.

Vicente Del Bosqueren deiak Fernando Llorente piztu omen du, eta gaur, zalantzarik gabe, onena izan da San Mamesen. Denboraldiko hirugarren gola egin du ligan aurrelari zurigorriak, gol ikusgarria.

Athleticek gogor ekin dio neurketari eta Llorenteren jokaldi polit bat baliatu du Garmendiak 15. minutuan markagailuan 1 eta 0ekoa egiteko. Nafarraren jaurtiketa desbideratu du Robertok eta Basaurikoak sarera bidali du aldaratzea.

Osasuna ez da erantzuteko gai izan eta noraezean ibili da lehen zati osoan. Caparrosen mutilek aldea handitzeko aukera anitz izan dute baina ezin izan dute baloia ate barruan sartu aldageletara joan aurretik. Partiduko albiste txarra hasi eta ordu erdira iritsi da. Ustaritzek eskuin hankako adduktorean min hartu du eta bere lekua utzi behar izan dio Etxeita gazteari. Debuta egin du ligan Zornotzako defentsak.

Atsedenaldiaren ostean Camachoren gizonek hortzak estutu dituzte. Gora joan da Osasuna, baina aurten golarekin borrokatuta dabil talde nafarra eta ez du arrisku handirik eraman Iraizozen ate ingurura. Hamaika neurketetan hiru gol bakarrik sartu dituzte gorritxoek. Athleticek baloiaren jabetza berreskuratu du pixkanaka-pixkanaka eta horrekin batera, nagusitasuna zelai erdian.

Llorente nafarren ametsgaiztoa izan da eta ezin izan dute modu batera edo bestera aurrelaria gelditu. Gola egiteko beste aukera pare bat izan du zurigorriak behin betiko 2 eta 0ekoa sartu arte. 88. minutuan, ordea, ez du hutsik egin. Iraolak pase bikaina sartu dio area barruan eta kontrolatu eta berehala jaurti du Llorentek.

Gaur lortutako hiru puntuekin goraka doa Bilboko taldea Pirinioetatik igaro ostean. Osasuna, tartean, zulotik atera ezinik garraitzen du.

Fitxa teknikoa:

Athletic 2: 1-0: 15. min.: Garmendia. 2-0: 88. min.: Llorente.

Osasuna 0

Athletic: Iraizoz; Iraola, Ocio, Ustaritz (Etxeita, 31. min.), Balenziaga; Susaeta (Gabilondo, 74. min.), Orbaiz, Javi Martínez, David López; Garmendia (Etxeberria, 57. min.) eta Fernando Llorente.

Osasuna: Roberto; Azpilicueta, Cruchaga, Miguel Flaño, Oier Sanjurjo; Vadocz, Nekouman; Juanfran (Sola, 61. min.), Masoud, Jokin Esparza (Ezquerro, 61. min.); y Pandiani (Portillo, 81. min.).

Erlazionatutako sarrerak