
ACB ligako ametsa apurtu zen atzo TAU Baskoniarentzat playoffetako partiduan Palau Blaugranan galdu ostean (99-77). Iazko partidua irabazi behar zuen derrigorrez bosgarren partidua Gasteizen jokatzeko, baina ezinean ibili ziren TAUko jokaleriek.
Azkenik, finalak lau partidu behar izan ditu txapelduna iragartzeko eta kanporaketa 3-1ean geratu da Regal F.C Barcelonarentzat. Zorionak katalunyako taldearentzat!
Erlazionatutako sarrerak

TAUk, Palau Blaugranan galdu zuen atzo ACB Ligako play-offetan aurretik jartzeko lehenengo aukera (85-67). Dusko Ivanovicen jokalariek partiduaren aurreneko minutuetan hutsegite eta baloi asko galdu zituen, eta Bartzelonak ez zuen markagailuan aurretik jartzeko aukera galdu. Gainera, bigarren laurdenaren amaieran, erritmo azkarragoa sartu zuen Bartzelonak eta hortik aurrera Katalanen eskuetan gelditu zen partidua.
Laugarren partidua ostegunean izango da, Palau Blaugranan berriro ere (20:15etan) eta TAUk indarrez ekin beharko dio ligako finalean bizirik irauteko.
Fitxa teknikoa:
Regal Bartzelona 85 - 67 TAU Ceramica
Regal Bartzelona: Lakovic (6), Navarro (10),Basile (19), Santiago (2), Andersen (10) -hasierako bostekoa-, Fran Vazquez(7), Grimau (7), Sada (5), Ilyasova (19), Trias (-) eta Dedovic (-).
TAU Ceramica: Priogini (12), Rakocevic (10), McDonald(4), Mickeal (7), Teletovic (8) -hasierako bostekoa- Splitter (9), Vidal(11), Lucas (-), Baldo (-) eta San Emeterio (6).
Erlazionatutako sarrerak

TAUk eta Bartzelonak gaur jokatuko dute finaleko hirugarren partidua eta oraingoz, kanporaketa berdinduta dago (1-1). Gaurko hitzordua, Bartzelonan jokatu diren bi partiduetatik lehenengo izango da eta TAUk, gutxienez, hauetariko bat irabazi beharko du finalean bizirik irauteko.
Dirudienez, TAUko Splitter, Vidal eta Teletovic arazo fisikoekin dabiltza eta gaurko norgehiakorako zalantza dira. Partidua arratsaldeko 20:15etan hasiko da Palau Blaugranan eta telebistako La 2 katean emango dute.
Erlazionatutako sarrerak

TAU Baskoniak ACB ligako finalera iritsi da eta bihartik aurrera, Regal Bartzelonaren aurka jokatuko beharko du titulu berria Gasteizera eramateko. Biharko partidua Buesa Arenan jokatuko da 20:15etatik aurrera eta hauxe izango da finaleko beste partiduen egitaraua:
- Partidua: TAU Baskonia - Regal F.C Bartzelona (Ekainak 11, 20:15ean Buesa Arenan)
- Partidua: TAU Baskonia - Regal F.C Bartzelona(Ekainak 13, 18:15ean Buesa Arenan)
- Partidua: Regal F.C Bartzelona- TAU Baskonia (Ekainak 16, 20:15ean Palau Blaugranan)
- Partidua: (beharrezkoa balitz): Regal F.C Bartzelona- TAU Baskonia (Ekainak 18 Palau Blaugranan)
- Partidua: (beharrezkoa balitz): Regal F.C Bartzelona- TAU Baskonia (Ekainak 20 Buesa Arenan)
Erlazionatutako sarrerak