Etiketak: Real Madril

Saskibaloi Errege  Kopa 2010

Otsailaren 18tik 21ra bitartean, Saskibaloiko Errege koparen finala hartuko du Barakaldoko Bizkaia Arenak. Dudarik gabe, saskibaloi ingurua bizkaiak hartuko duen urte osoko kirol ekitaldirik garrantzitsuenetako bat izango dugu eta eta ostiralean final-laurdenak jokatuko dira.

Larunbatean, aldiz, bi finalerdiak izango dira, eta hurrengo egunean emozioz betetako finalaz gozatu ahalko dute ikusleek. Dagoeneko jakin badakigu ze talde izango ditugu Errege Koparen azken fase honetan: Regal FC Barcelona, Caja Laboral, Real Madrid, Power Electronics Valencia, Bizkaia Bilbao Basket, DKV Joventut, Cajasol eta Asefa Estudiantes.

Informazio guztia | ACB.com

Erlazionatutako sarrerak

Reala eta Real Madrilen arteko partidua mendeurrena ospatzeko
Abuztuaren 15ean, Realaren eta Real Madrilen arteko partidua jokatuko da Anoetan, gipuzkoar taldearen mendeurrena ospatzeko. Partidua berez, gaueko 22:00etan hasiko da, baina aurretik eta bukatu ondoren ekitaldi asko antolatu dute, egun osoa festa handia izan dezan.

Mendeurrenaren ekimen honetako prentsaurrean, Jokin Aperribayk Madrileko taldearen jarrera ezkertu nahi izan zuen eta harmailak beterik egongo direla espero du.

Iturria |
Reasociedad.com

Erlazionatutako sarrerak

TAU Baskonia - splitter

TAU Baskoniak Real Madrilen kontrako partidua galdu zuen atzo (102-82) play-offeetako bigarren partiduan. Beraz, azkenengo partidua eta finalerako txartela Buesa Arenan jokatuko da bihar arratsaldeko 18:15ean.

Atzokoan, lehenengo laurden parekatua ikusteko aukera izan genuen, baina bigarren ataletik aurrera, Real Madrilek agindu zuen Vistralegreko partiduan eta 35 puntuetako aldea izatera ailegatu ziren.

Fitxa teknikoa:

Real Madril (22+22+35+23): Raúl López (10),Bullock (16), Mumbrú (11), Hervelle (6), Reyes (18) -hasierako bostekoa-Winston (4), Llull (14), Van den Spiegel (10), Massey (8), Tomas (5),Santana (0) eta Mirotic (0).

TAU Baskonia (18+16+19+29): Prigioni (2), Vidal(21), Mickeal (9), McDonald (0) y Splitter (9) -hasierako bostekoa-Rakocevic (6) Teletovic (8), Lucas (16), San Emeterio (9) eta Baldo (2).

Erlazionatutako sarrerak

TAU Baskonia - Real Madril - Play Off

Atzo, maiatzak 30, play-offaren finalerdietako lehen partidua jokatu zuen TAUk Real Madrilen aurka eta garaipenarekin gainera (91-80). Partidua Buesa Arenan izan zen eta Dusko Ivanovicen jokalariak beti markagailuan aurretik egon ziren. Partiduko honena Splitter izan zen berriro ere, 22 puntu eta 12 aldaratzerekin.

Fitxa teknikoa:

Tau Baskonia 91 - 80 Real Madril

  • TAU Baskonia (26+18+23+24): Prigioni (7), Rakocevic (23), Mickeal (7), McDonald (17), Splitter (22) hasierako bostekoa-, San Emeterio (5), Sergi Vidal (-), Lucas (2) eta Mirza Teletovic (8).
  • Real Madril (19+19+17+25): Raúl López (3), Bullock (15), Winston (2), Massey (11), Reyes (11) - hasierako bostekoa -, Sergio Llull (13), Alex Mumbrú (15), Van Den Spiegel (3), Tomas (-) eta Axel Hervelle (7).

Play-offen bigarren neurketa ostegun honetan izango da Madrilgo Vista Alegren, arratsaldeko 20:15ean.

Erlazionatutako sarrerak

Osasuna

Gaur, Maiatzak 31, Osasuna eta Real Madrilen arteko partidua ikusteko aukera izango dugu. Partidua arratsaldeko 19.00etan hasiko da Reyno de Navarra futbol zelaian eta Osasunak, denboraldi osoa eta datorren urtean lehen mailan egoteko txartela jokatuko du gaur.

Hona hemen Camachoren deialdian sartu diren jokalariak:

  • Ricardo
  • Azpilicueta
  • M. Flaño
  • Cruchaga
  • Monreal
  • Nekounam
  • Puñal
  • Juanfran
  • Masoud
  • Plasil
  • Pandiani
  • Sola
  • Portillo
  • Hidalgo
  • H. Font
  • Josetxo
  • Roberto
  • J. Flaño

Osasunak, lehen mailan mantentzeko, Madrilgo taldea irabazteaz aparte, Betis, Valladolid, Getafe eta Sporting taldeen emaitzak begibistan izan beharko ditu guztiak bat edo bi puntuetara dituelako sailkapen nagusian. Sorte on lehen mailako gure euskal taldearentzat! Aupa Osasuna!

Erlazionatutako sarrerak