Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Real Madril . Kirola - Part 2
Etiketak: Real Madril

TAU Baskonia - splitter

TAUk, Real Madril taldea izango du aurrean ligako playoffen finalerdietan, DKV Juventut-en aurkako partidua irabazi ostean. Finalerdietako lehen hitzordua larunbat honetan izango da, Maiatzak 30, Bruesa Arenan arratsaldeko 18.15etatik aurrera.

Beste finalerdia, Bartzelona eta Unicajaren artean izango da eta egia esan, TAU eta Bartzelonaren arteko finala benetan polita izango litzateke.

Erlazionatutako sarrerak

Athleticek hutsak oradaindu behar izan ditu bigarren astez jarraian. Barça izan zen aurreneko borreroa, eta gaurkoan, Real Madrilek Liverpoolen aurka jasotako porrota garesti ordaindu du Bilboko taldeak. Caparrosen mutilek lehen zatiko eurijasari eutsi diote, baina bigarrenean, jokalari bat gutxiagorekin aritu dira zurigorriak jokaldi eztabaidagarri baten epaileak Yesteri ateratako txartel gorriaren ondorioz, eta madrildarrek ez diete aukerarik eman. Robben, Heinze, Huntelaar (2) eta Higuainen golekin, 2-5 nagusitu da Juande Ramosen taldea.

Athletic etxeko lanak eginda zelairatu da, zer egin behar zuen ondo jakinda. Pixkanaka-pixkanaka, ordea, Real Madrilek partiduari neurria hartu dio eta arrisku handia sortu du, batez ere, eskuin hegaletik. Robbenek erraztasunez gainditu ditu atzelari zurigorriak eta erdilariaren barnealdi baten iritsi da, hain zuzen ere, madrildarren aurreneko gola. 2 jokalari gainditu ostean, Gorkak gelditu ezin izan duen jaurtiketa bikaina atera du Robbenek.

Behin Txapeldunen Ligatik kanpo, Real Madrilek etxeko torneoan jarri behar ditu indar guztiak eta horixe erakutsi du San Mamesen. Lehenbiziko gola sartu eta bigarrena lortzeari ekin diote madrildarrek. Lortu aurretik, Athleticek neurketa berdintzeko aukera izan du, baina Yesteren jaurtiketari bikain erantzun dio Casillasek.  34.ean Heinzek buruz egin du 2-0ekoa. Sneiderrek falta bota eta argentinarrak sarera bidali du baloia.

Athleticek, Katedraleko zaleen laguntzarekin eta bihotz baino joko gehiago jarrita partidua berdindu du. Bi minutu geroago, Heinzek, bere atean, aldea murriztu du. Orduantxe gertatu da norgehiagokaren aurreneko jokaldi eztabaidagarria. Yestek Casillas bultzatu du eta atezain madrildarrak kolpea puztu eta aurpegira eraman ditu eskuak. Epaileak sinistu dio eta txartel gorria atera dio Basaurikoari. Hortik aurrera, partidua handiegia gelditu zaio Muñiz Fernándezi.

Aldageletara joan baino lehen, Fernando Llorentek neurketa berdindu du Casillasen laguntzarekin. Aurrelariaren burukada bikaina Ikerrek ukitu eta barrura sartu du. 2-2 eta atsedena.

Bigarren zatia hasi eta partiduan sartzeko aukerarik utzi gabe, Real Madrilek hirugarren gola egin du. Huntelaarrek area barruan baloia jaso eta zutoin ondotik pasa den jaurtiketa batekin aurretik jarri du behin ere bere taldea.

Javi Martinezek Athletic partiduan sartzeko aukera alferrik galdu du 59.ean eta bi minutu geroago Huntelaarrek, berriz, norgehiagoka erabaki du erremate eder batekin. Epaileak bereak egiten jarraitu du eta aulkian zegoen Ion Velez eta talde zurigorriaren bigarren entrenatzailea, Luciano Martín kaleratu ditu. Partidua amaitzeko 5 minutu falta zirela epaileak Iraolak Marcelori egindako penaltia adierazi du. Higuainek bostgarrena.

Real Madrilek presioa eragiten jarraitzen du sailkapenaren bigarren postuan. Athletic, tartean, 6 puntura ditu jaitsiera postuak gaurko 2-5eko porrotaren ostean eta egoera arduratzeko modukoa izaten hasia da zurigorrientzat.

Erlazionatutako sarrerak

Athleticeko entrenatzailea den Joaquin Caparrosek, bihar Real Madrilen kontra jokatuko den partidurako jokalarien deialdia egin du:

  • Iraizoz
  • Toquero
  • Koikili
  • Amorebieta
  • David Lopez
  • Llorente
  • Yeste
  • Gabilondo
  • Armando
  • Susaeta
  • Iraola
  • Orbaiz
  • Gurpegi
  • Aitor Ocio
  • Ion Velez
  • Javi Martinez
  • Etxeita
  • Balenziaga

Hasierako hamaikatik kanpo Balentziaga, Etxeita, Ion Velez, Gurpegi, Armando eta Gabilondo izango dira eta partidua gaueko 22.00etan izango da San Mamesen. Dagoeneko, partidu honetarako sarrera guztiak agortu dira.

Iturria | Athletic-club.net

Erlazionatutako sarrerak

Bihar, Otsailak 19, ACB ligako errege kopare 73. edizioa hasiko da Madrilgo Palacio de los deportes-en. Aurtengo Errege koparen finale laurdenetan parte hartuko duten 8 taldeak hauek dira:

  • DKV Joventut
  • MMT Estudiantes
  • Unicaja Málaga
  • Kalise Gran Canaria
  • Regal FC Barcelona
  • Real Madrid

Finalerdiak Otsailak 21an jokatu dira eta finala Otsailak 22an.

Erlazionatutako sarrerak

Errege Kopa

Gaur goizean Madrilen izandako zozketan Errege Kopako laukia osatu da. Tau Baskoniak, txapelketan parte hartuko duen talde euskaldun bakarra, final laurdenetan Pamesa Valencia izango du aurkari bezala. Partida irabaziz gero, Bartzelona eta Real Madrilen arteko norgehiagokan txapelduna ateratakoaren aurka ikusiko da. Laukiaren bestaldean Dkv Juventut - MMT Estudiantes eta Unicaja - Kalise Gran Canaria izango dira partidak.

Errege kopa Madrilen ospatuko da otsailaren 19tik 22ra. Sarreren salmenta zozketaren bidez egingo da ACB.com webgunean, zozketan parte hartzeko izen-abizenak eman beharko dira asteazkenetik aurrera.

Erlazionatutako sarrerak