03 Eka
Jon Ander Bengoetxea El Diario Vasco Euskal Bodyboard Zirkuituko lehenengo frogako irabazlea izan da
Egilea Kirolzale
Pasa den asteburuan, El Diario Vasco Euskal Bodyboard Zirkuituko lehen froga ospatu zen Sopelanako Atxabiribil hondartzan. Larunbateko frogan, herrialde ezberdinetako ehun bat lehiakide izan ziren olatuen gainean maila ezberdinetan banatuta eta primerako eguraldiaz gozatzeko aukera egon zen.
Lehen txapelketa hau goizeko 9:30etan hasi zen eta 8 ordu eta gero, Jon Ander Bengoetxeak lortu zuen finalaren azken garaipena. Hona hemen El Diario Vasco Euskal Bodyboard Zirkuituko lehenengo frogako irabazle guztiak:
- Open a: Jon Ander Bengotxea
- Open b: Rui Ferreira
- Neskak: Conchi Anillo
- Sub 18: Unai Insausti
- Sub 16: Alejandro Poo
- Dropknee: Alexander Castañeda
Iturria | EHSF
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
