Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Sevilla . Kirola
Etiketak: Sevilla

Athletic-ek urteko partidurik garrantsitzuena irabazi du Sevillaren kontra 3-0eko markagailuarekin eta talde bizkaitarra kopako finalera doa. Kopako finalean egongo den bigarren taldea Bartzelona eta Mallorca taldeen arteko kanporaketatik irtengo da eta partidu hau gaueko 22.00etan hasiko da.

Finalerdietako bigarren partidu honetako golegileak hauek izan dira:

  • Javi Martinez - 4. minutuan.
  • Llorente - 34. minutuan.
  • Toquero - 37. minutuan.

Athletic eta Bartzelonaren arteko finala…Kopa irabazteko primerako partidua ezta?

ZORIONAK ATHLETIC!!

Erlazionatutako sarrerak

Joaquin Caparros entrenatzailea, honako jokalariak sartu ditu bihar Sevillaren aurka jokatuko den partiduaren deialdian:

  • Athletic: Iraizoz, Toquero, Koikili, Amorebieta, David Lopez, Llorente, Yeste, Gabilondo, Armando, Susaeta, Iraola, Orbaiz, Gurpegi, Aitor Ocio, Ion Velez eta Javi Martinez.
  • Sevilla: Palop, Javi Varas, Mosquera, Squillaci, Konko, David Prieto, Adriano, Fernando Navarro, Fazio, Romaric, Renato, Duscher, Jesus Navas, Acosta, Capel, Perotti, Kanoute eta Luis Fabiano.

Kopako finalerdietako partidu hau, urteko partidurik garrantsitzuenetarikoa athleticentzat, San Mamesen jokatuko da gaueko 20.00etan. Aupa Athletic eta sorte on!

Erlazionatutako sarrerak

Athletic eta Sevillaren arteko kopa partidua dela eta, Athletic Toons-en bideo berria plazaratu du Athletic Clubek. Azken bideo honetan, Manu Delgadoren animoak ikusiko ditugu Athleticeko jokalariak kopako finaletara eramateko.

Erlazionatutako sarrerak

Athleticek 1-2 galdu du gaur Sevillaren aurka San Mamesen ez-ohiko talde batekin. 2 titular baino ez ditu zelairatu hasieratik Caparrosek Kopako finalerdietako entseguan, argi eta garbi utzita zein den gaur egun talde zurigorriaren lehentasuna. Asteazkenean, zalantzarik gabe, beste istorioa ikusiko da Katedralean.

Utrerako entrenatzailearen planteamenduak ez du fruiturik eman Sevillaren aurka. Ikusi denagatik, indar guztiak Kopako finalerdietako itzulerako neurketan jarriko ditu Bilboko taldeak. Bi teknikoen helburuak erabat ezberdinak ziren gaurkoan, izan ere, Manolo Jimenezek titular gehienak atera ditu 3 puntuak eskuratzeko asmotan. Caparrosen jomuga, ordea, aurkaria nekatzea izan da, eta lortu duen ala ez, asteazkenean ikusiko da.

Athleticek markagailuan aurrea hartu duen arren, Sevillak kontrolatu du partidua, erritmoa eta pilota. Lehendabiziko 20 minutuetan jaun eta jabe izan da eta gola egiteko aukera pare bat galdu ostean, zurigorrien gola iritsi da. Korner baten, Etxeitak buruz ukitu du baloia eta Sevillako defentsak aldaratzean egindako hutsa Gabilondok aprobetxatu du 1-0ekoa egiteko. 26. minutua zen eta golarekin Athletic suspertu egin da. Presioa eragin, baloiaz jabetu eta arazoetan sartu du Sevillako taldea.

Irudikeria baino ez da izan, ordea. 12 minutu geroago Kanoute agertu baita norgehiagoka berdintzeko. Balenziagak huts galanta egin du area ertzean baloia aldendu barik, Mosquerari emanda. Kolonbiarrak erdiratu eta Kanoutek bikain kontrolatu du baloia sarera bidaltzeko.

Aldageletatik bueltan gauzak ez dira aldatu. Baloiaren jabe jarraitu du Sevillak eta bere jokoak saria izan du 12. minutuan. Romaricek pase ederra sartu dio sakonean Kanouteri eta Maliko aurrelariak, behin ere, baloia kontrolatu, defentsa gainetik kendu eta jaurtiketa gurutzatu batekin Armando gainditu du.

Athletic ez da erantzuteko gai izan. Neurketako azken minutuetan Toquerok eta Iñigo Velezek partidua berdintzeko bi aukera izan dituzte baina gola ez da iritsi.

Alpeetako lehen etapan punturik gabe gelditu dira zurigorriak. Burua, ordea, tarteko beste helmuga baten jarrita daukate jokalariek, Caparrosek eta San Mameseko zaleek. Asteazkenean, gaurko estrategiari etekinik atera dioten ikusiko da.

Erlazionatutako sarrerak

Joaquin Caparros entrenatzailea, jokatzeko moduan dauden lehen taldeko jokalari guztiak deitu ditu Sevillaren aurkako partiduan egoteko. San Mames-eko zelaian izateko aukera duten jokalariak hauek dira:

  • Athletic: Gorka Iraizoz, Gaizka Toquero, Koikili Lertxundi, Ustaritz,  Amorebieta, David López, Joseba Garmendia, Fernando Llorente, Igor Gabilondo, Iñigo Vélez, Armando Ribeiro, Markel Susaeta, Andoni Iraola, Pablo Orbaiz, Carlos Gurpegui, Aitor Ocio, Ion Vélez, Iñaki Muñoz, Javi Martínez, Xabi Etxeita, Mikel Balenziaga, Goñi eta Medina.
  • Sevilla FC: Palop, Javi Varas, Mosquera, Squillaci, Konko, Adriano, Fernando Navarro, Drago, Fazio, Maresca, Romaric, Renato, Duscher, Jesus Navas, Acosta, Capel, Perotti, Kanoute eta Jose Carlos

Kopako finalerdietako partiduaren atarian gaude dagoeneko eta biharko partidua, asteazkenean ikusiko dugun eredua izan daiteke.

Erlazionatutako sarrerak