Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Sevilla . Kirola - Part 2
Etiketak: Sevilla

Athleticek, Sevillaren aurkako datozen partiduetarako lau sarreren zozketa egingo du aste honetan. Hain zuzen ere, otsailaren 28an (larunbata) jokatuko den Ligako neurketarako bi sarrera eta beste bi martxoaren 4an (asteazkena) jokatuko den Kopako neurketarako sarrerak izango dira.

Zozketan parte hartzeko, 7442 telefono zenbakira KOPA testua bidali otsailaren 28ko 14:00ak baino lehenago eta sortea baduzu San Mamesen izateko aukera izango duzu. Sorte on!…Kopa partidurako sarrerak nahiko garesti daude eta! Batez ere, boligrafo baten truke erosiz gero!

Iturria | athletic-club.net

Erlazionatutako sarrerak

Errege kopako finalerdietako irabazlea San Mamesen erabakiko da, Sanchez Pizjuan fubol zelaian Sevillarentzako 2-1eko emaitza lortu ostean. Kanporaketaren bigarren partidua Martxoak 4an jokatuko da eta Athleticen webgunean, sarrerak lortzeko txarteldegien data eta ordutegiak iragarri ditu:

Klubeko egun erdia denez gero, bazkideek, abonatuek eta harrobi txartela dutenek lehentasuna izango dute sarrerak eskuratzeko otsailaren 19tik (ostegunean) otsailaren 25era (asteazkenean).

Ordutegia 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara. Salbuespen bakarra otsailaren 22an, igandean, izango da, egun horretan lehiatilak arratsaldez itxita egongo baitira.

Azkenik, publikoarentzat txarteldegiak otsailaren 26tik aurrera, ostegunean, irekiko dira 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.

Iturria | Athletic club webgune ofiziala

Erlazionatutako sarrerak

Luzapenean galdu du Athleticek Sevillaren aurka Kopako finalerdietako joaneko neurketan. Llorenteren golari esker aurreratu da talde zurigorria lehen zatian, baina Duscherrek berdindu eta Acostak, 91. minutuan, 2-1ekoa lortu du. Bere alde daukate Manolo Jimenezen mutilek kanporaketa, baina San Mamesen erabakiko da zeinek jokatuko duen Mestallako finala.

Partidua hasi baino ordu erdi lehenago botatako euri-jasaren ostean neurketa bertan behera gelditzeko zorian egon da. Jokatzea erabaki dute azkenean baina zelaiaren egoera nahiko kaxkarra izan da eta zailtasun handiak izan dituzte bi taldeek. Sevillak jarri du jokoa Sanchez Pizjuanen, baina bilbotarrek izan dituzte aukerarik garbienak. Norgehiagokaren aurrena David Lopezek izan du. Llorentek baloia utzi dio area ertzean eta errioxarrak buelta eman eta eskuairatik gertu-gertu joan da baloia kanpora. Zurigorrien lehenbiziko abisua.

Sevillak gola egiteko izan duen lehen abagunea 19. minutuan iritsi da. Kanouteren erdiraketa Athleticen defentsak urrundu du. Navasek aldaratzea jaso eta bere jaurtiketa Iraizozek bota du kanpora. Izugarrizko lana egin du gaur talde zurigorriaren atezainak.

Euriak eta putzuek ez dute ikuzkizuna eten. Sevilla nagusi izan da baloiaren jabetzan eta arrisku handia sortu du. 33.ean, Romaricek langara errematatu du buruz Adrianok botatako korner bat. Athleticek ere bere aukerak izan ditu gola lortu aurretik. 40. minutuan, Fernando Llorentek bularrez gelditu du Sevillako defentsaren aldaratzea eta lurra ukitu gabe Palopek kornerrera bota duen jaurtiketa ikusgarria egin du. Ez du asmatu aurrelariak jokaldi horretan; korner jaurtiketa baten ordea, saria lortu du nafarrak. David Lopezek atera du eta Llorentek atezainari aurrea hartuta sarera bidali du baloia. Zoramena Sevillara hurbildu diren zaleen artean.

Emaitza bikainarekin joan dira aldageletara Caparrosen gizonak. Bigarren zatia hasi eta 5 minutura Velezek neurketa bideratzeko aukera izan du baina behartuta iritsi da David Lopezen erdiraketara eta ezin izan du ate barruan errematatu. Sevillak ez zuen alferrik galdu nahi Kopako finalean berriz egoteko aukera eta hortzak estutu ditu. Bigarren 45. minutuetan gorriak ikusi dituzte zurigorriek atea hutsean uzteko eta azkenean ezin izan dute lortu. 59. ean Amorebieta bikain gurutzatu da eta Acostaren jaurtiketa desbideratu du. Hurrengoan, ordea, Jimenezenek ez dute hutsik egin eta area barruko nahasmena baliatu dute berdinketa egiteko. Baloia langa jo ostean Javi Martinezek desbideratu du. Baloia Duscherren hanketan gelditu eta ez du barkatu. 1-1koa Pizjuanen.

Sevilla gora joan da emaitza honekin eta ez du aldea handitu luzapenerarte Iraizozen lanari esker. 64.ean Romaricen burukadari erantzun paregabea eman dio eta 82.ean Kanouteren erremateari. Kanoute area barruan jauzi eta epaileak gertatu ez den penaltia adierazi du. Maliko jokalariak berak bota eta zutoinera joan da. Ezin zuen arren, (beste inork ez baitu baloia ukitu) bigarrenez errematatu du aurrelariak baina Iraizozek asmatu dio eta kornerrera bidali du baloia. Alferrik galdu du Sevillak bigarrena lortzeko abagunea. Berriz saiatu da Kanoute 6 minutu geroago, eta berriz topatu da Iraizozekin. 91. ean, ordea, Duscherrek Athleticen atea zulatu du defentsaren ezintasunaren aurrean. 2-1 Sevillarentzat.

Valentziaren aurkako kanporaketan gertatu bezala, andaluzek garaipena eskuratu dute azken minutuetan. San Mames, ordea, ez da Sanchez Pizjuan.

Erlazionatutako sarrerak

Athleticek, Sevillaren aurka jokatuko du gaur koparen finalerdietako lehen partidua. Finalera heltzeko lehen proba gaueko 21.00etan hasiko da eta Joaquin Caparros-ek honako jokalariak eraman ditu Sanchez Pizjuan zelaian agertzeko Samos:

  • Iraizoz.
  • Toquero
  • Koikili
  • Ustaritz
  • Amorebieta
  • David Lopez
  • Llorente
  • Yeste
  • Armando
  • Susaeta
  • Iraola
  • Orbaiz
  • Etxeberria
  • Gurpegi
  • Aitor Ocio
  • Ion Velez
  • Javi Martinez
  • Balenziaga.

Sorte on Athletic!

Erlazionatutako sarrerak

Athletic Kopako finalerdietan sartu zen asteazkenan Sporting-en zelaian 1-2 irabazi ostean eta hurrengoko partidua Sevillaren aurka izango da. Kanporaketa honen joaneko partidua Sevillan jokatuko da Otsailaren 4ean 21.00etan Sanchez Pizjuan futbol zelaian.

Bestaldetik, kanporaketa erabakiko duen itzuliko neurketa martxoaren 4ean edo 5ean jokatuko da San Mamesen, baina dirudienez oraindik ez cluba ez dago zihur.

Erlazionatutako sarrerak