Abuztuaren 9an, Eretza igoeraren II. edizioa egingo da. Lasterketa herrikoi honen irteera goizeko 11:00etan egingo da Sodupeko Herriko Plazatik eta antolakuntza lanetan Sodupeko Ostruka Korrikalariak taldea, Gallarraga mendi taldea eta Sodupeko Jai batzordea harituko dira.
Eretza Igoeraren lasterketan parte hartzen dutenek, 14,4 kilometroko ibilbideari ekin beharko diote, eta lehenengo eta azken kilometroa asfaltotik izango dira; gainontzeko guztiak, ordea, pistatik edo mendietatik. Hauek dira parte hartzeko kategoria ezberdinak:
SENIORRA:
- EMAKUMEAK: 18-39 urte bitartean.
- GIZONAK: 18-44 urte bitartean.
BETERANOAK:
- EMAKUMEAK: 40 urtetik aurrera.
- GIZONAK: 45 urtetik aurrera.
Lasterketan izena emateko, posta elektroniko bat bidali beharko da hurrengo helbidera: ostruka.sodupe@gmail.com. Posta elektroniko horretan hurrengo datuak zehaztu beharko dira: izen-deiturak, jaiotze data eta herria. Izena emateko epea abuztuaren 3an itxiko da eta ordaindu beharko den kuota 10 eurotako izango da.
Iturria | Bizkaiko Mendizale Federazioa
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
