Pasa den larunbatean, ekainak 14, El Diario Vasco Euskal Zirkuitoko lehenengo froga ospatu zen Sopelanako Arrietara hondartzan. Lehen froga honetako irabazleak, Alex Gironi eta Indar Unanue izan ziren, lehenengo Open B mailan eta bigarrena Open A mailan.
Hona hemen Sopelanako frogaren sailkapen osoa:
Open B
Alex Gironi
Guillermo Alonso
Mitxel Lopez
Borja Agote
Open A
Indar Unanue
Igor Muniain
Pablo Solar
Borja Agote
Hurrengo froga Donostiako Zurriola hondartzan izango da datorren abuztuan.
Iturria | EHSF
Erlazionatutako sarrerak

Pasa den asteburuan, El Diario Vasco Euskal Bodyboard Zirkuituko lehen froga ospatu zen Sopelanako Atxabiribil hondartzan. Larunbateko frogan, herrialde ezberdinetako ehun bat lehiakide izan ziren olatuen gainean maila ezberdinetan banatuta eta primerako eguraldiaz gozatzeko aukera egon zen.
Lehen txapelketa hau goizeko 9:30etan hasi zen eta 8 ordu eta gero, Jon Ander Bengoetxeak lortu zuen finalaren azken garaipena. Hona hemen El Diario Vasco Euskal Bodyboard Zirkuituko lehenengo frogako irabazle guztiak:
- Open a: Jon Ander Bengotxea
- Open b: Rui Ferreira
- Neskak: Conchi Anillo
- Sub 18: Unai Insausti
- Sub 16: Alejandro Poo
- Dropknee: Alexander Castañeda
Iturria | EHSF
Erlazionatutako sarrerak

Hilabetearen azken asteburuan, Maiatzaren 30ean, El Diario Vasco Euskal Bodyboard Zirkuituko txapelketa hasiko da Sopelanako hondartzan. Aurtengo txapelketan partehartze handia espero du Euskal Herriko Surf Federazioak eta Sopelanako froga ostean, Donostia eta Zumaiara mugituko da 2009ko zirkuitua.
Euskal BodyBoard Zirkuitoan parte hartu nahi dutenek, hurrengoko mailetan eman beharko dute izena:
- E. Z. BODYBOARD OPEN A-OPEN B-NESKAK-SUB 18-SUB 16-DROPKNEE
- E. Z. SURF OPEN A OPEN B
- OPEN A 20 €
- OPEN B 15 €
- DROPKNEE 10 €
- NESKAK - OPEN 9 €
- SUB 18 DOAN
SUB 16 DOAN
Iturria | EHSF
Erlazionatutako sarrerak

Maitzaren 1etik 3ra bitartean, Bizkaiko Surf Long Board Txapelketa ospatuko da Sopelanako Arrietara hondartzan. Txapelketa honetan parte hartzeko izen-emate itxita dago iada eta hurrengoko maila ezberdinak izango dira lehian: Sub18, Open, Senior, Master eta Long Board, Bodyboard-en sub16 eta sub18.
Iturria | EHSF
Erlazionatutako sarrerak

Martxoak 15 (Igandea), Sopelanako Herri Lasterketaren zazpigarren edizioa egingo da herriaren Udalaren eta Euskadiko Kutxaren babesarekin. Goizeko 10:30etatik aurrera, Sopelanako kaleak zeharkatuko ditu 8.300 metrotako luzeera duen lasterketa hau eta hasiera eta helmuga Sabino Arana kalean egongo dira.
Lasterketan parte hartzeko izena ematea Udaletxeko Hall Kulturalean egin daiteke, 18:00etatik 20:00etara, 94.406.55.19 telefono zenbakian edo 94.676.70.15 fax zenbakian. Udaletxetik aparte, ondoko tokietan ere izena emateko aukera egongo da: Deportes Bikila, (Fernandez del Campo kalea, 15 Bilbo), Kantxa Kirol (Torrene, 4 Algorta) eta munarriat@hispavista.com helbide elektronikoan. Izena emateko epea martxoaren 12an amaituko da eta lasterketaren egun berean ez da izena emateko aukerarik.
Erlazionatutako sarrerak