Tau baskoniako Pete Mickeal hegala hiru aste zelaien kanpoan gelditu beharko da bere ezker belaunaren lesioa dela eta. Azken denboraldiko ACB finalen MVPa izana bost partida galduko ditu errekuperazio epeak betetzen badira, Euroligako bi (Alba Berlin eta Lottomatica Roma) eta estatuko ligako beste hiru (Cajasol, Joventut eta Murtzia).
Zoritxarreko albistea baskoniako zaleentzat, denboraldi honetan ia partida guztietan jokalariren bat jolastu ahal izan gabe ikusi baitute. Nahiz eta hainbeste arazo jaso izan, Euroligako bi partidak irabazi dituzte eta ACB ligan bat bakarrik galdu dute (Donostian), beste bost irabaziz.
Gaur gaueko partidan (Etb1 20:30) Alba Berlin izango dute arerio eta printzipioz, arazo gehiago ez badute jasatzen bakarrik Mickeal ez du jokatuko.
Erlazionatutako sarrerak

Bruesa Gipuzkoa Basket kluba ACB ligan errebote geihen hartzen dituen taldean bihurtu da iurbentiaren aurkako partida galdu ondoren. Azken igandean gipuzkoarrek 53 errebote arrapatu zituzten 197ko totala osatuz.
Hau dela eta, partidaz 39,40 hartzen dituzte, ACB ligako klasifikazio berezi honetako lehenengo postua jasoz. Bizkaitarrak hirugarrenak dira (36,00) eta arabarrak play-off postuen kanpoan geratuko lirateke hamargarren postua (33,00) edukiz.
Estatistika osoa
Erlazionatutako sarrerak

Tau Baskoniak bere 50 urteak ospatzeko antolatzen dituen ekintzen azkenak bere Euroligako hurrengo partida euro batengatik ikusteko aukera ematen die bere bazkideei. Alba Berlinen aurka jolastuko duen partida orain dela 50 urteko sarreren balioa edukiko du, euro bat besterik ez.
Partida datorren asteazkenean jolastuko da Buesa Arenan. Baskoniako bazkideek bakarrik hartu dezakete parte eskaintza honetan eta bakoitzak bakarrik bat erosteko gai izango da. Interesatuak Boulevarden dagoen Baskonia Storera joan beharko dira.
bidea | ACB.com
Erlazionatutako sarrerak