Atzo, maiatzak 30, play-offaren finalerdietako lehen partidua jokatu zuen TAUk Real Madrilen aurka eta garaipenarekin gainera (91-80). Partidua Buesa Arenan izan zen eta Dusko Ivanovicen jokalariak beti markagailuan aurretik egon ziren. Partiduko honena Splitter izan zen berriro ere, 22 puntu eta 12 aldaratzerekin.
Fitxa teknikoa:
Tau Baskonia 91 - 80 Real Madril
- TAU Baskonia (26+18+23+24): Prigioni (7), Rakocevic (23), Mickeal (7), McDonald (17), Splitter (22) hasierako bostekoa-, San Emeterio (5), Sergi Vidal (-), Lucas (2) eta Mirza Teletovic (8).
- Real Madril (19+19+17+25): Raúl López (3), Bullock (15), Winston (2), Massey (11), Reyes (11) - hasierako bostekoa -, Sergio Llull (13), Alex Mumbrú (15), Van Den Spiegel (3), Tomas (-) eta Axel Hervelle (7).
Play-offen bigarren neurketa ostegun honetan izango da Madrilgo Vista Alegren, arratsaldeko 20:15ean.
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
