
Lau t’erdiko finalerdietako ligaxkako azken partidan Irujok Titin III. aurka jokatu eta garaipena lortu zuen 22-11ko emaitzarekin Eibarko frontoian.
Astelena leporaino eta giro apartarekin aurkitu genuen eta kantxan Irujorik onena agertu zen. Iberokoak abiadura ikaragarrian jokatu zuen errioxarra itoaz eta garaipen argia seguru zuenean huts nabarmenak egiten hasi zen Titini finalerako sailkatzeko aukera emanez.Azkenik, 22-11 emaitzarekin abenduaren 8ko finala Irujok eta Gonzalezek jokatuko dute.
Erlazionatutako sarrerak

Ostiral honetan, urriak 9, Lau t’erdiko pilota txapelketako lehen hitzorduaz gozatzeko aukera izango dugu Arretxe II eta Aritz Lasaren partidarekin. Hona hemen Lau t’erdiko txapelketako partidak eta kanporaketak:
FINAL HAMASEIRENAK:
A
- Bengoetxea VI - Beroiz (17/10/2009)
- Arretxe II - Aritz Lasa (09/10/2009)
B
- Olaizola I - Olazabal (10/10/2009)
- Saralegi - Xala
C
- Patxi Ruiz - Ongay
- Retegi II - Olaetxea
D
- Leiza - Berasaluze IX (12/10/2009)
- Gonzalez - Diaz (11/10/2009)
FINAL ZORTZIRENAK:
- A kanporaketetako partidetako irabazleak elkarren aurka
- B kanporaketetako partidetako irabazleak elkarren aurka
- C kanporaketetako partidetako irabazleak elkarren aurka
- D kanporaketetako partidetako irabazleak elkarren aurka
FINAL-LAURDENAK:
- Martinez de Irujo -Â Final zortzirenetako A irabazlea (2009/11/01)
- TitÃn III -Â Final zortzirenetako B irabazlea (2009/11/01)
- Olaizola II - Final zortzirenetako C irabazlea (2009/11/01)
- Berasaluze VIII - Final zortzirenetako D irabazlea (2009/11/01)
FINALERDIAK
- Ligaxka final-laurdenetako irabazleen artean
FINALA
- Ligaxkako lehen biak (2009/12/08)
Iturria | EITB.com
Kiroldegin | Lau t’erdiko txapelketako partidak eta kanporaketak
Erlazionatutako sarrerak