Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Traineruak . Kirola
Etiketak: Traineruak

Estropadak

Ostiral honetan, uztailak 31, Euskadiko Traineru Txapelketa jokatuko da Hondarribian eguerdiko 12:00etatik aurrera. Aurtengo txapelketan 8 traineruk hartuko dute parte, baina gipuzkoako txapeldun den San Pedroek eta Zarautzek uko egin diote txapelketan parte hartzeari.

Ohorezko txandan Kaikuk, Urdaibaik, Hondarribiak eta Oriok egingo dute arraun, eta lehenengoan Santurtzik, Arkotek, Koxtapek eta Donostiak.

Erlazionatutako sarrerak

Traineruen San Miguel Liga

Asteburu honetan, arraunaren hitzordu berria izango dugu galiziako MoaƱa herrian egingo den estropadaren XXVII. ekitaldia dela eta.

Bi estropada jokatuko dira herri berean, larunbatean bata, igandean bestea, eta San Miguel Ligako ontziek Galizian egingo duten azken geltokia izango da. Larunbatez, eta arratsaldeko 6retan hasita, Ria de Vigo Sari Nagusia estropada hasiko da eta igande eguerdian (12:00) Fandicosta Sari Nagusiak hartuko du txanda.

Estropada bakoitza puntuagarria izango da San Miguel Ligako sailkapenari begira, baina MoaƱako herriko Bandera bi jardunaldietako denborak batuz erabakiko da: larunbatekoa eta igandekoa. Estropada zuzen-zuzenean eskainiko dute ETBk eta TVG Galiziako Telebistak, 17:30an, emakumezkoen estropada hastearekin bat.

Ontziek 5.556 metroko ibilbidea osatu beharko dute (hiru itsas milia), lau luze eta hiru ziabogekin. Gizonezkoen lehiaketan jokoan egongo da San Miguel Liga bera. Naturhouse Castrok sei puntuko alde mamitsua lortu du dagoeneko San Pedrorekiko, baina pasaitarrek eta Hondarribiak ez dute hain azkar amore eman nahi. Castro menderatu beharko dute MoaƱan Gipuzkoako bi ontziek, kantabriarrek sailkapenean ihes egin ez dezaten.

Estropada hiru txandatan banatuko da:

  • 1.go txanda: Arkote, Samertolameu Meira, Tiran Pereira eta Zumaia Altuna y Uria ariko dira, San Miguel Ligako lehen bi estropadak jokatu ondoren 9. eta 12. postuen artean dauden ontziak.
  • 2. txanda: San Miguel Ligako sailkapenean 5., 6., 7. eta 8. postuetan duaden ontziak lehiatuko dira elkarren aurka: PedreƱa, Grupo Eibar Orio, Kaiku Ambilamp eta Zarautz Inmobiliaria Orio.
  • 3. txanda: San Miguel Ligako sailkapenean buruan dauden lau klubek parte hartuko dute: Urdaibai Umpro Avia, Hondarribia, Naturhouse Castro eta San Pedro Ecolmare


Iturria |
Liga ACT

Kiroldegin | Estropadak | San Miguel Liga

Erlazionatutako sarrerak

Traineruen San Miguel Liga

Asteburu honetan, San Miguel Ligaren (TKE Liga) lehenengo bi frogak egin ziren. Larunbatean, Telefonica Bandera - Bilbao Hiri Sari Nagusiko XI. estropada egin zen eta honetan, Castroko trainerua izan zen garaile, San Pedro Ecolmare eta Hondarribiako taldeen atzetik.

Igandean berriz, La Navaleko Mendeurreneko Bandera jokatu zen eta honetan, San Pedro Ecolmare taldeak eraman zuen garaipena, Castro eta Hondarribiako traineruen aurretik.

Hona hemen, Traineruen San Miguel Ligaren sailkapen nagusia:

1
San Pedro Ecolmare
23
2
Castro
23
3
Hondarribia
20
4
Urdaibai Umpro Avia
15
5
Candy ORIO G.Eibar
14
6
Zumaia Altuna y Uria
13
7
PedreƱa
13
8
Zarautz Inmob. Orio
12
9
Kaiku
10
10
Tiran Pereira
7
11
Samertolameu
4
12
Arkote
2

Erlazionatutako sarrerak

Estropadak

Bihar, uztailak 5, La Navaleko Mendeurreneko Bandera estropada egingo da Portugaleteko bizkaitar udalerrian. Estropada hau San Miguel Ligako (TKE Liga) bigarren hitzordua bihurtuko da eta eguerdiko 12:00etan hasiko da.

Estropadako txanda banaketa bezperako estropadako sailkapen orokorraren araberakoa izango da. San Miguel Liga eta Caja Madrid Koroa irabazi nahi dituzten 12 ontziak hiru txandatan banatuko dira. Lehen txandan 9. eta 12. postuen artean sailkatutako ontziek parte hartuko dute, eta beste bi txandak sistema beraren bitartez erabakiko dira.

Iturria | Liga ACT

Kiroldegin | Estropadak | San Miguel Liga

Erlazionatutako sarrerak

Estropadak

Bilboko itsasadarrak, Telefonica Bandera – Bilbo Hiria Sari Nagusia XI. Estropada hartuko du datorren larunbatean, uztailak 4. TKE Ligaren lehen hitzordua izango den sari nagusi honetan 12 ontzi parte hartuko dute eta hasiera arratsaldeko 18:00etan izango da.

Orio da Telefonica Bandera-Bilbo Hiria estropadan garaipen gehien lortu dituen kluba, hiru garaipenekin. Astillerok eta Castrok bina bandera lortu dituzte, eta beste traineruok estropada bana irabazi dute: Urdaibai, Pasai Donibane eta Hondarribia. Traineruek hiru itsas miliako bidea egin beharko dute, 5.556 metro, lau luze eta hiru ziaboga, erlojupekoan.

Lehiaketa hiru txandatan banatuko da:

  • 1.go txanda: Arkote, Tiran Pereira eta TKE Ligara igo diren Kaiku Ambilamp eta Samertolameu ontziek parte hartuko dute. Lehiaketa buruz buruko erlojupekoa izango da.
  • 2. txanda: Pasa den denboraldian TKE Ligako sailkapen orokorrean 5. eta 8. postuen artean sailkatu ziren traineruek parte hartuko dute txanda honetan. Lehiaketa buruz buruko erlojupekoa izango da.
  • 3. txanda: Pasa den denboraldian TKE Ligan lehen lau postuetan sailkatu ziren ontziek parte hartuko dute azken txandan. Txanda hau ere buruz buruko erlojupekoa izango da.

Telefonica Bandera – Bilbo Hiria Sari Nagusia XI. Estropada ETBk eskainiko du zuzenean.

Informazio guztia | Liga ACT

Erlazionatutako sarrerak