
Datorren Igandean, uztailak 12, Distantzia Luzeko Espainiako Triatloi Txapelketa egingo da Gasteizen. Estatu mailan benetako garrantzia duen hitzordu honetan 500 triatleta inguru parte hartuko dute eta txapelketa goizeko 8:00etatik aurrera izango da.
Hona hemen Distantzia Luzeko Espainiako Triatloi Txapelketaren zirkuitoaren xehetasunak:
- Igeriketa proba: Landako Parke Probintzialean, bi buelta 2.000 metro dituen hiruki formako ibilbide bati. Lehenengo buelta bukatzean, bigarrena hasi ahal izateko, 20 metroko distantzia bete beharko da uretatik kanpo. (4.000 metro guztira)
- Bizikleta: 120 km dituen ibilbide laua bigarren mailako errepiedeetatik. Landako Parkean emango zaio hasiera zirkuitoari. Zirkuitoa trafikoari irekita egongo da eta beraz, zirkulazio arauak errespetatu beharko dira. Gurpila jarraitzea debekatuta dago.
- Korrika lasterketa: 10 km-ko ibilbidea Salburuako Parkeko bideetan zehar (%50 harri xehe eta %50 asfaltoa). Buesa Arenatik irtetzean zirkuitoa Salburuako Parkean barneratuko da. Parke barruan putzuari buelta osoa emango dio berriz irtetzeko eta hortik Buesa Arenaraino berriz. Ibilbide hau hirutan egin beharko dute korrikalariek, boxeetatik pasatzen. Salburua ingurune babestua da.
Datorren urtean, Gasteizek Europako Triatloi Txapelketa hartuko du.
Iturria | Triatlon Vitoria
Erlazionatutako sarrerak

Datorren Igandean, ekainak 28, Atletico San Sebastianen XXIV. Triatloi Internazionala egingo da gipuzkoako hiriburuan. Donostiako kirol ekitaldi garrantzitsu honen 24. edizioa goizeko 9:00etan hasiko da eta ibilbidea honako hau izango da: 1500 metro igeriketan, 40 kilometro txirrindulan eta 10 kilometro korrikan.
Frogan honi ekingo dioten kirolariek Kontxako Badia izango dute aurrean eta antolakuntzak 600 triatleten partaidetza espero dute. Triatloian parte hartzeko kuota 25 eurotakoa izango da federatuentzat eta 35 eurotako federatuta ez daudenentzat.
Iturria | Club Atletico San Sebastian
Erlazionatutako sarrerak

Ekainaren 13an, larunbata, Getariako hondartzatik hasiko den Zarauzko Triatloiaren XXIII. edizioa ospatuko da. Froga hau, Euskadiko Triatloiko Federazioaren konpetizio araudipean egingo da eta irteera bi txandatan egingo da: 14:45etan emakumezkoak eta 15:00etan gizonezkoak.
Getariako hondartzatik irten ondoren, kirolariek 105 kilometroko ibilbide gogorrari ekin beharko diote: 2,5 kilometro igerian, 82’5 kilometro bizikletaz eta 20 kilometro korrikan. Helmuga, Lege Zaharren enparantzan izago da eta partehartzaileek lehenengo zatia burutzeko ordu beteko denbora izango dute, eta aurreneko bi zatiak egiteko 4 ordu izango dituzte.
Izenemate guztiak Zarauzko Triatloi Elkartearen webgunearen bidez egingo dira (www.zarauzkotriatloia.com) eta ordaindu behar den kuota 90 eurotakoa izango da.
Informazio guztia | Zarauzkotriatloia.com
Erlazionatutako sarrerak

Larunbat honetan, Maiatzak 30, Bermeoko Triatloiaren hirugarren edizioa egingo da kostaldeko biztaitar udalerrian. Euskadiko zirkuitu barruan sartuta dagoen triatloi hau Aritzatxu Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu du eta 250 kirolari baino gehiago espero dira froga honetan.
Bermeoko Triatloia arratsaldeko 16.00etan hasiko da herriko portutik eta 27,750 kilometroko ibilbidea izango du guztira: 750 metro igeriketan, 22 kilometro bizikletan eta 5 kilometro oinez. Honetan parte hartu nahi duten kiroleriek, 22 eurotako kuota ordaindu beharko dute, 32 eurotakoa ez federatuentzat, eta izen ematea triatloi.org webgunetik egin daiteke.
Informazio guztia | Aritzatxuritriatloia.com
Erlazionatutako sarrerak

Ekainaren 20an, Lekeitioko Triatloiaren 17. Edizioa egingo da bizkaitar udalerri honetan. Arratsaldeko 16:30etan hasiko den froga hau Euskadiko Txapelketarako baliogarria izango da eta eta guztira 27,750 kilometroko ibilbidea izango du: 750 metro igeriketan, 22 kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrikan.
Triatloi honetan parte hartzeko ordaindu behar den kuota 24 eurotakoa izango da (34 eurotakoa ez federatuentzat) eta izena emateko epea ekainaren 16an itxiko da, partaidetza 400 kirolarientzat mugatua dagoen arren.
Lekeitioko Triatloiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Garraitz kirol taldearekin harremanetan jarri zaitezkete hurrengoko e-postaren bidez: garraitz [@] euskalnet.net
Iturria | Triatloi.org
Erlazionatutako sarrerak