Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Txaber Trojaola . Kirola
Etiketak: Txaber Trojaola

Txaber Trojaola Europako Euskal Surflari onena bilakatu da

Europako WQS mundu mailako surf zirkuitua Lanzaroteko irlan amaitu da Islas Canarias Santa Pro txapelketarekin. Canarias-eko froga honetan munduko surflari onenek parte hartzen duten bakarrik eta aurten 5 euskal surflari igaro dira bertatik: Borja Agote, Aritz Aranburu eta Hodei Collazo gipuzkoarrak 2. errondan izan ziren kaleratuak; Txaber Trojaola bakiotarra berriz, 3.ean. Eneko Acero getxotarra izan zen aurrera egin zuen bakarra eta azkenean azken laurdenetara iristea lortu zuen.

Zirkuitua txapelketa honekin amaitu denez, sailkapen finala eskuragarri daukagu iada eta honetan Txaber Trojaola aurkitzen dugu 7. postuan (euskal surflarien artean onena). Bere atzetik Acero eta Collazo, 11 eta 12. tokietan, eta Aranburu 24. tokian. Zarauztarrak orandik beste proba batean parte hartu beharko du, WCTko azkena alegia. Azken proba hau datorren hilabetean Hawain garatuko da eta txapelduna edo txapelduordea izatea lortu beharko du datorren urteko WCTan partehartzeko.

Iturria | EHSF

Erlazionatutako sarrerak

El Diario Vasco Euskal Surf Zirkuituko azken proba atzo amaitu zen Mundakan eta Mick Klaunzer australiarra izan zen irabazlea.

Hala ere, Txaber Trojaola bakiotarra 3. geratu zen eta nahikoa izan zen surf zirkuito honen tituloa lortzeko.

Zorionak Txaber! Beti pozten gara Euskal Herriko suflariak goiko postuetan ikusten ditugunean.

Informazio gehiago | Euskal Surf

Erlazionatutako sarrerak