Igande honetan, urriak 4, Pagadian Zehar BTT Ibilbidearen XVIII. edizioa egingo dute Pipaonen (Lagran, Araba). Mendi bizikletaren froga hau goizeko 10:00etan hasiko da Toloño mendilerroaren magalean dagoen Pipaon herritik eta honetan parte hartzen duten txirrindulariek, 38 kilometroko ibilbideari ekin beharko diote.
Ibilbidean zehar, bertako txokorik ederrenak ezagutzeko aukera izango da, adibidez Gurutze Santuaren Gorapenari eskainitako eliza edota “Usatxi†Museo Etnografikoa. Usatxi kultura-elkarteak antolatutako BTT Ibilbide honetan parte hartzeko ordaindu behar den kuota 10 eurotako izango da federatuentzat, eta ez federatuentzat 12 eurotakoa.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
