
Athleticek bana egin zuen atzo Nacionalen aurka eta berdinketari esker, Vienan puntu bat lortuz gero, talde bizkaitarra UEFA Europa Leagueko final hamaseirenetan egongo da. Atzoko partida hamaika metroetatik erabaki zen, nahiz eta bi taldeek aukera ugari sortu 90 minutuetan zehar, eta bi golak penaltiz sartu ziren (Etxeberriak 84. minutuan eta Edgarrek 62. minutuan).
Athleticek L multzoko bigarren tokian dago zazpi punturekin eta lider moduan Werder Bremen taldea aurkitu dezakegu. Atzoko partida dela eta, euskal taldeak bi jokalari lesionaturekin bueltatu da etxera: Fernando Llorente, min muskularra eskuin izterreko barnealdian, eta Ustaritz, eskuin eskuko hatzaren falangearteko gertuko artikulazioan zartadura.
Erlazionatutako sarrerak

Joaquin Caparros entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu, Igandean Getaferen aurka jokatzeko:
- Iraizoz
- Toquero
- Koikili
- Del Olmo
- David López
- Yeste
- Gabilondo
- Armando
- Susaeta
- Iraola
- Orbaiz
- Etxeberria
- Gurpegi
- Aitor Ocio
- Ion Vélez
- Javi Martínez
- Etxeita
Victor Muñoz-en taldearen aurkako partidua, arratsaldeko 19.00etan hasiko da Coliseum Alfonso Pérez fubol zelaian eta Athletic-ek Fernando Llorente eta Ustaritz erabiltzeko aukera izango du, azkenean alta jaso bait dute.
Iturria | Athletic-club.net
Erlazionatutako sarrerak

Athletic-eko jokalaria den Ander Murillok, 2011ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratuaren luzapena eta 2012ko ekainaren 30era arte luzatuko da automatikoki hainbat kirol baldintza betez gero. Jokalariaren ezeztapen klausula 20 milioi eurokoa izango da.
Beste aldetik, Amorebietak Valladolid-en aurkako partidua galduko du aste honetan Sevillaren kontra jokatu zuen partiduan min hartu ondoren. Partidu hau Igandean izango da Nuevo Zorrilla futbol zelaian, eta Ustaritzek izango du aukera Amorebietaren postua betetzeko.
Iturria | Athleticen webgune ofiziala
Erlazionatutako sarrerak