Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Vila-Real . Kirola
Etiketak: Vila-Real

llorenteAzken urteetako sufrimenduak ahaztu eta gutxik imajinatzen zuten denboraldi hasiera egiten ari da Athletic. 3 eta 2 nagusitu zaio gaur Ernesto Valverderen Vila-Realari Katedralean eta ligako sailkapeneko aurreneko postuei eutsi dio talde zurigorriak gaurko garaipenarekin. Hirutik hiru.

Ostegunean eskainitako ikuskizunari jarraipena eman dio gaur Athleticek San Mamesen. Markagailua ez da partiduaren benetako isla izan, Caparrosen mutilek uneoro eraman dutelako neurketaren erritmoa eta kontrola eta sufritzekotan, norgehiagokaren azken uneetan sufritu dutelako soilik.

Austriako Vienaren aurka egin bezala, joko ikusgarria egin du Athleticek gaurkoan. Jokoa soilik ez, golak ere bai. 10. minutuan Gabilondok abisua eman ostean, Llorentek buruz bidali du ate barrura David Lopezen erdiraketa hurrengo minutuan. Bikain berriz ere aurrelari nafarra. 1-0ekoa.

Vila-Reali asko kosta izan zaio jokoan sartzea. Aukera gutxi eman dio gainera Athleticek. Behin eta berriz ekin dio erasoari talde bilbotarrak. 14.ean, Gabilondoren burukada gutxigatik joan da kanpora. Eta ekitearen ekitez, 2 eta 0ekoa iritsi da 39.ean. David Lopezen erdiraketa bularrez jaitsi du Llorentek eta bere jaurtiketa, ezker zutoinetik gertu, ezin izan du Diego Lopezek gelditu. Atsedenaldiara joan aurretik, aldea handitu ahal izan du Athleticek, baina oraingoan bai, Vila-Realen atezainak geldiketa aparta egin du.

Bigarren zatian gauza gutxi aldatu dira. Jokoan, behintzat. Llorentek eta Toquerok partidua guztiz erabakita uzteko bi abagune izan dituzte, baina ez dute asmatu. Gehiegi barkatu dute zurigorriek eta damutzeko zorian izan dira. 48. minutuan Canik aldea murriztu du. Capdevilak egin du jokaldia ezker hegaletik, Joseba Llorentek buruz baloia utzi dio Zaragozakoari eta honek ezkerrarekin gola egin du.

Kolpearekin ez du behera egin Bilboko taldeak. Hirugarrenaren bila joan da gora. Aurrelari zurigorriek lan bikaina egin dute San Mamesen eta Llorentek ez ezik, Toquerok ere Diego Lopezen atea zulatzeko aukera izan du. Javi Martinez, ordeaz, izan da hirugarren golaren egilea bigarren zatiaren 13.ean. Gabilondok atera du kornerra eta bigarren zutoinean, nafarrak Diego Lopezen hutsa irteeran aprobetxatu du 3 eta 1ekoa egiteko.

Llorentek ez du gutxigatik hat-tricka lortu, eta ez da aukera faltagatik izan. 71. minutuan atezainaren aurrean ez du baloia sareetara bidaltzerik izan. Diego Lopezek eskua atera eta kornerrera bidali du baloia.

Caparrosek Javi Martinez kendu du min hartuta eta Yeste jarri du zelai erdian. Llorente goleatzailea ere atera eta Isaac Aketxe aurrelari gazteari eman dio lehen taldearekin debuta egiteko aukera.

Azken 10 minutuetan Ernesto Valverderen taldea suspertu egin da eta arrisku handia eraman du Iraizozen ate ingurura. 82.ean Piresen jaurtiketa areaz kanpotik gelditu du atezainak. Horretan asmatu bai, baina hurrengoan erabaki txarra hartu du Iraizozek. Cazorlaren falta jaurtiketan gaizki kokatu da eta Vila-Realeko jokalariak 3 eta 2koa erdietsi du.
Urduritasuna ageri da orduan San Mameseko harmailetan, baina lehoiek eutsi egin diote garaipenari. 9 puntutik 9 poltsikoratu ditu Athleticek.

Erlazionatutako sarrerak