
Asteburu honetan, San Miguel Pro Zarautz munduko surf txapelketa ospatu da Zarautzko gipuzkoar udalerrian. Honen txapelduna Gonzalo Zubizarreta izan da Blake Thornton-en aurretik.
Hona hemen San Miguel Pro Zarautz txapelketaren sailkapena:
San Miguel Pro Zarautz - Finala:
- Gony Zubizarreta (ESP)
- Blake Thornton (AUS)
San Miguel Pro Zarautz - Finalerdietan:
- Blake Thornton (AUS)
- Nathan Yeomans (USA)
- Gony Zubizarreta (ESP)
- Glenn Hall (IRL)
Erlazionatutako sarrerak

Abuztuaren 8an, Quicksilver Air Show surf festa egingo da Zarautzko gipuzkoar udalerrian. Ekitaldi honetan, surf munduan oso ospetsuak diren 12 surflari parte hartuko dute. Surf ikuskizun hau gauez egiten da eta Jet ski batzuez lagunduta, surflariek abiadura handia lortuko dute jauzi handiak egiteko.
Ikuskizuna gaueko 22:00etan izango da Munoako hondartzan eta surf ekitaldia aparte, DJ Mahara eta Helltrip taldeak musika jarriko dute giroa animatzeko.
Iturria | EHSF
Erlazionatutako sarrerak

Udarekin batera, estropadak ikusteko aukera izango dugu berriro ere gure itsasoetan. Uztailaren 4tik Irailaren 20ra arte, Traineruen TKE Ligaz gozatzeko unea izango dugu eta lehenengo froga Bilboko hirian izango da. Hona hemen, Traineruen TKE Ligaren frogen egutegia:
- XI Bandera Telefonica - GP Villa de Bilbao - Bilbo - Uztailak 4 - 18:00
- Bandera Centenario de la Naval - Portugalete - Uztailak 5 - 12:00
- XII Bandera Telefonica - GP Concello Ogrove - Ogrove - Uztailak 11 - 18:00
- Bandeira Ria de Pontevedra - Pontevedra - Uztailak 12 - 12:00
- XXVII Bandeira Concello Moaña - P. Ría Vigo - Moaña - Uztailak 18 - 18:00
- XXVII B. Concello Moaña - P. Fandicosta - Moaña - Uztailak 19 - 12:00
- V Bandera Marina de Cudeyo - GP Dynasol - Pedreña - Uztailak 25 - 19:00
- Plentziako XXI. Ikurriña - Plentzia - Uztailak 26 - 12:00
- Zumaiako XXIV. Ikurriña - Zumaia - Abuztuak 1 - 19:00
- Getxoko Estropaden XXXI. Ikurriña - Getxo - Abuztuak 2 - 12:00
- Zarauzko XXXII. Estropadak 1 - Zarautz - Abuztuak 15 - 18:00
- Zarauzko XXXII. Estropadak 2 - Zarautz - Abuztuak 16 - 12:00
- Hondarribiko XXII. Ikurriña - GP Mapfre - Hondarribia - Abuztuak 22 - 17:00
- Kofradiaren XV. Ikurriña - Pasai San Pedro - Abuztuak 23 - 12:00
- XI Bandera Flaviobriga - Castro Urdiales - Abuztuak 29 - 17:00
- XVII. Ikurriña Inmobiliaria Orio - Orio - Abuztuak 30 - 12:00
- Bermeo Hiriko XXVII. Ikurriña - Bermeo - Irailak 19 - 17:00
- XXXV Bandera El Corte Inglés - Portugalete - Irailak 20 - 12:00
Traineruen TKE Ligan goi mailako 12 taldek parte hartuko dute:
- Arkote Kaiku
- Urdaibai
- Zumaia
- Zarautz
- Orio
- Pasai San Pedro
- Hondarribia
- Tiran (galizia)
- Samertolameu (galizia)
- Pedreña (kantabria)
- Castro (kantabria)
Informazio guztia | Liga ACT
Erlazionatutako sarrerak

Ekainaren 13an, larunbata, Getariako hondartzatik hasiko den Zarauzko Triatloiaren XXIII. edizioa ospatuko da. Froga hau, Euskadiko Triatloiko Federazioaren konpetizio araudipean egingo da eta irteera bi txandatan egingo da: 14:45etan emakumezkoak eta 15:00etan gizonezkoak.
Getariako hondartzatik irten ondoren, kirolariek 105 kilometroko ibilbide gogorrari ekin beharko diote: 2,5 kilometro igerian, 82’5 kilometro bizikletaz eta 20 kilometro korrikan. Helmuga, Lege Zaharren enparantzan izago da eta partehartzaileek lehenengo zatia burutzeko ordu beteko denbora izango dute, eta aurreneko bi zatiak egiteko 4 ordu izango dituzte.
Izenemate guztiak Zarauzko Triatloi Elkartearen webgunearen bidez egingo dira (www.zarauzkotriatloia.com) eta ordaindu behar den kuota 90 eurotakoa izango da.
Informazio guztia | Zarauzkotriatloia.com
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzaren 17an, Pagoeta Mendi Lasterketaren seigarren edizioa egingo da Gipuzkoako udalerri honetan. Ibilbideak, Zarautz eta Pagoetako gurutzea lotzen dituen bideari jarraitzen dio kirolariek egin beharko dituzten 15 kilometrotan zehar eta 468m.-ko gora-behera metatuarekin.
Irteera eta helmuga Guria taberna aurrean izango dira (Azken Portu auzoan) eta froga goizeko 10:00etatik aurrera egingo da. Pagoeta Mendi Lasterketan 18 urtetik gorako edonork du parte hartzeko aukera, baina izena emateko epea itxita dago iada.
Informazio guztia | Pagoeta Mendi Lasterketa
Erlazionatutako sarrerak