Datorren hileko lehenengo Igandean, Martxoak 1, Euskal mendizale federazioaren Mendiko eskiko XXXII. Zeharkaldia egingo da Zurizan (Pirinioak). Zeharkaldi honetako aurreikusitako ibilbidea hau izango da:
Zurizako kanpina – Taxeras – Mazanduko amildegia – Estribiella mendia, 2048 m. – Rincón d´Estribieela – Peña Forca, 2390 m. – Taxera pasabidea – Zurizako kanpina.
Mendiko eskiko zeharkaldi honetan, urte honetan federatu litzentzia duten mendiko eskiatzaile guztiek parte hartu ahal izango dute, 40 eurotako kuota ordaindu ostean. Prezio honetan afaria, kanpineko ostatua, gosaria eta azken bazkaria sartzen da. Parte hartzeko asmoa baduzu, hona hemen xehetasunak:
- EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA
- Anoeta Pasealekua, 24
- Telefonoa: 943 47 42 79 / 943 46 24 36 (fax)
- E-Posta: emf.donosti@emf-fvm.com
- Gipuzkoa-Donostia Kutxa Kontu ZK: 2101 0081 11 0012018305
Informazio guztia | EMF-FMV
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
