
Atzo Binakako Txapelketako bigarren partida jokatu zen eta honetan Bengoetxea VI.ak eta Belokik osatutako bikoteak Xalak eta Zubietak osatutakoa garaitu zuen Tolosako Beotibar frontoian.
Partida 15-22 emaitzarekin amaitu zen eta final-laurdenetako lehenengo jardunaldiaren azkena izan da. Ez da neurketa ona izan, baina bai luzeena eta gogorrena. Pilotariak materialarekin kexu agertu dira berriro ere.
Iturria | Eitb.com
Erlazionatutako sarrerak

Atzo Pilotako Binakako Txapelketaren aurkezpena egin zen Donostiako Kursaalen eta hauek izango dira parte hartuko duten bikoteak:
ASPE
- Irujo eta Beroiz
- Xala eta Zubieta
- Gonzalez eta Laskurain
- Titin eta Pascual
ASEGARCE
- Olaizola II eta Mendizabal II
- Bengoetxea VI eta Beloki
- Pablo Berasaluze eta Begino
- Olaizola I eta Patxi Ruiz.
Lehenengo partidak Errege bezperan hasiko dira eta txapelketako berrikuntza bakarrak sake bakar bat izango dela eta kiroltasuna sarituko dela izango da. Azkenik, hona hemen aurreneko jardunaldiko partidak:
- Olaizola II-Mendizabal II / Titin-Pascual
- Irujo-Beroiz / Olaizola I-Patxi Ruiz
- Berasaluze VIII-Begino / Gonzalez-Laskurain
- Xala-Zubieta / Bengoetxea VI-Beloki
Iturria | Aspe
Erlazionatutako sarrerak