Etiketak: Zumaia

Zumaia Flysch Trail - Mendi Lasterketa

Uztailaren 26an, Euskadiko Koparako puntuagarria izango den Zumaiako I. Flysch mendi lasterketa egingo da. Lasterketaren irteera goizeko 10:00etan izango da Zumaiako Erribera kaletik eta honetan parte hartzen duten kirolariek, 27 kilometroko ibilbideari ekin beharko diote.

Lasterketa honen ibilbidea Zumaia eta Deba artean aurkitzen diren labar ikusgarrietatik igarotzen da (Biotopo Flysch erreserba zeharkatzen da) eta ingurunearen edertasunaz gozatzeko aukera paregabea da.

Honetan parte hartzen dutenek, 400 kirolari gehienez, 15 eurotako kuota ordaindu beharko dute federatuta izanez gero, eta federatuta ez daudenak 20 euro.

Informazio guztia| Zumaia Flysch Trail

Erlazionatutako sarrerak

Traineruen TKE Liga

Udarekin batera, estropadak ikusteko aukera izango dugu berriro ere gure itsasoetan. Uztailaren 4tik Irailaren 20ra arte, Traineruen TKE Ligaz gozatzeko unea izango dugu eta lehenengo froga Bilboko hirian izango da.  Hona hemen, Traineruen TKE Ligaren frogen egutegia:

  1. XI Bandera Telefonica - GP Villa de Bilbao - Bilbo - Uztailak 4 - 18:00
  2. Bandera Centenario de la Naval - Portugalete - Uztailak 5 - 12:00
  3. XII Bandera Telefonica - GP Concello Ogrove - Ogrove - Uztailak 11 - 18:00
  4. Bandeira Ria de Pontevedra - Pontevedra - Uztailak 12 - 12:00
  5. XXVII Bandeira Concello Moaña - P. Ría Vigo - Moaña - Uztailak 18 - 18:00
  6. XXVII B. Concello Moaña - P. Fandicosta - Moaña - Uztailak 19 - 12:00
  7. V Bandera Marina de Cudeyo - GP Dynasol - Pedreña - Uztailak 25 - 19:00
  8. Plentziako XXI. Ikurriña - Plentzia - Uztailak 26 - 12:00
  9. Zumaiako XXIV. Ikurriña - Zumaia - Abuztuak 1 - 19:00
  10. Getxoko Estropaden XXXI. Ikurriña - Getxo - Abuztuak 2 - 12:00
  11. Zarauzko XXXII. Estropadak 1 - Zarautz - Abuztuak 15 - 18:00
  12. Zarauzko XXXII. Estropadak 2 - Zarautz - Abuztuak 16 - 12:00
  13. Hondarribiko XXII. Ikurriña - GP Mapfre - Hondarribia - Abuztuak 22 - 17:00
  14. Kofradiaren XV. Ikurriña - Pasai San Pedro - Abuztuak 23 - 12:00
  15. XI Bandera Flaviobriga - Castro Urdiales - Abuztuak 29 - 17:00
  16. XVII. Ikurriña Inmobiliaria Orio - Orio - Abuztuak 30 - 12:00
  17. Bermeo Hiriko XXVII. Ikurriña - Bermeo - Irailak 19 - 17:00
  18. XXXV Bandera El Corte Inglés - Portugalete - Irailak 20 - 12:00

Traineruen TKE Ligan goi mailako 12 taldek parte hartuko dute:

  • Arkote Kaiku
  • Urdaibai
  • Zumaia
  • Zarautz
  • Orio
  • Pasai San Pedro
  • Hondarribia
  • Tiran (galizia)
  • Samertolameu (galizia)
  • Pedreña (kantabria)
  • Castro (kantabria)

Informazio guztia | Liga ACT

Erlazionatutako sarrerak