Ostiral honetan, irailak 18, Euskal Herriko Surf Txapelketa ospatuko da Donostiako Zurriola hondartzan. Aurreko edizioetan egin den bezala, txapelketa 3 egunetan zehar garatuko da EHSFren eta Groseko Indarra Surf Taldearen antolakuntza lanerekin.
Euskal Herriko Surf Txapelketaren 19. edizio honetan Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko surflari onenak bilduko dira eta guztira 168 lehiakide igaroko dira olatuen Donostiako olatuen gainetik.
Berritasunen artean, 3 dira aipatzekoak edo garranzsitsuenak:
- Euskadi Txiki maila berria: Azpi 12, azpi 14, azpi 16 eta azpi 18ko mailak barneratzen ditu
- Euskadi Senior maila berria: Senior, master eta open mailak barneratzen ditu, bai surf nola bodyboard eta longboard-en, emakume zein gizonezkoetan.
- Txapelketaren On-line jarraipena: Donostiara joateko aukera ez daukaten horiek, sarearteko jarraipena egiteko aukera izango dute www.euskalsurf.com webgunean.
Iturria | EHSF
Erlazionatutako sarrerak

Uztailaren 23tik 26ra bitartean, Vans Pro Junior 2009 surf txapelketa egingo da Donostiako Zurriola hondartzan. Mundu mailako junior zirkuituko proba garrantzitsu honetan, 21 urtetik beherako ehun bat surflari egongo dira olatu onenak hartzeko eta hauetariko 30 euskalduna izango dira.
Vans Pro Junior 2009 txapelketa, Costa Vasca Hotelean aurkeztu zen Odon Elorza, donostiako alkatearekin, Haritz Mendiluze (lehiaketa zuzendaria), Jokin Arroyo (EHSFko kudeatzailea) eta gipuzkoako bi surflarien laguntzaz, Ethan Egiguren eta Idoia Meabe.
Zirkuitu mundialeko 7 proba Europan ospatuko dira eta hauetako bi, euskal kostaldean garatuko dira; Horrela, Donostiako proba amaitu bezain laster, Sopelanako txapelketa iritsiko da. Bietan, 7.500 dolarreko saria banatuko da. Mundaka, Zarautz eta datorren hilabetean Sopelanan ospatuko den bodyboard mundu mailako txapelketarekin batera, euskal kostaldeak, nazioarteko surf onenaren hiriburuan bilakatuko da aurten ere.
Iturria | EHSF
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzak 1etik 3ra bitartean, Gipuzkoako Surf Txapelketa egingo da Donostiako Zurriola hondartzan. Gipuzkoako hiriburuan izango den txapelketa honetan parte hartuko dutenak, honako mailetan egiteko aukera izango dute ( gehienez bi maila):
- Gizonezkoak: Open, Senior, Master, Longboard, 18Azpi, 16A, 14A,12A
- Emakumezkoak: Open, 18A, 16A, 14A, 12A
Izena emateko epea apirilak 30an itxiko da eta 10 eurotako kuota ordaindu beharko da maila bakoitzeko (14A eta 12A doan / 18A eta 16A 5 euro).
Bodyboard txapelketa berriz, Maiatzaren 9an eta 10an izango da Donostiako Zurriola hondartzan eta honetan parte hartuko dutenak, honako mailetan egiteko aukera izango dute ( gehienez bi maila):
- Gizonezkoak: Open, Senior, Dropknee, 18Azpi, 16A
- Emakumezkoak: Open
Izena emateko epea maiatzak 8an itxiko da eta 10 eurotako kuota ordaindu beharko da maila bakoitzeko (18A eta 16A 5 euro).
Hona hemen Euskal Herriko Surf Federazioarekin harremanetan jartzeko informazioa eta kuota ordaintzeko kontu korrontea:
- GSF Kontu korrontea: 2101 0001 11 0006928287
- GSF Fax zbkia: 943 474574
- GSF mail: gsf@euskalsurf.com
Iturria | EHSF
Erlazionatutako sarrerak