Atzo izan zen ACB ligako finalaren lehen hitzordua eta TAU Baskonia eta Bartzelonaren arteko norgehiagokan, kanpoko taldeak lortu zuen garaipen garrantzitsua (80-82). Buesa Arenan jokatutakon partidu hau oso berdindua egon zen bukaera arte, baina azken minutuetako berotasunean eta 80-79ko markagailuarekin, Basilek hirukoa sartu zuen.
Emaitza honekin, kanporaketa 0-1ean jarri du Bartzelonak eta datorren partidua, bihar izango da Gasteizen arratsaldeko 18.15etan.
Fitxa teknikoa:
TAU Ceramica: Prigioni (2), Rakocevic (19), Vidal (9), McDonald (10), Splitter (18) -hasierako bostekoa-, Mickeal (5) Teletovic (11), Lucas (6).
Regal Bartzelona: Lakovic(13), Basile (3), Navarro (11), Andersen (21), Santiago (9)-hasierako bostekoa-, Vazquez (12), Ilyasova (8), Grimau (3), Sada (2).
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
