TAU Baskoniak Real Madrilen kontrako partidua galdu zuen atzo (102-82) play-offeetako bigarren partiduan. Beraz, azkenengo partidua eta finalerako txartela Buesa Arenan jokatuko da bihar arratsaldeko 18:15ean.
Atzokoan, lehenengo laurden parekatua ikusteko aukera izan genuen, baina bigarren ataletik aurrera, Real Madrilek agindu zuen Vistralegreko partiduan eta 35 puntuetako aldea izatera ailegatu ziren.
Fitxa teknikoa:
Real Madril (22+22+35+23): Raúl López (10),Bullock (16), Mumbrú (11), Hervelle (6), Reyes (18) -hasierako bostekoa-Winston (4), Llull (14), Van den Spiegel (10), Massey (8), Tomas (5),Santana (0) eta Mirotic (0).
TAU Baskonia (18+16+19+29): Prigioni (2), Vidal(21), Mickeal (9), McDonald (0) y Splitter (9) -hasierako bostekoa-Rakocevic (6) Teletovic (8), Lucas (16), San Emeterio (9) eta Baldo (2).
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
