TAU - Playoff ACB

TAUk, Palau Blaugranan galdu zuen atzo ACB Ligako play-offetan aurretik jartzeko lehenengo aukera (85-67). Dusko Ivanovicen jokalariek partiduaren aurreneko minutuetan hutsegite eta baloi asko galdu zituen, eta Bartzelonak ez zuen markagailuan aurretik jartzeko aukera galdu. Gainera, bigarren laurdenaren amaieran, erritmo azkarragoa sartu zuen Bartzelonak eta hortik aurrera Katalanen eskuetan gelditu zen partidua.

Laugarren partidua ostegunean izango da, Palau Blaugranan berriro ere (20:15etan) eta TAUk indarrez ekin beharko dio ligako finalean bizirik irauteko.

Fitxa teknikoa:

Regal Bartzelona 85 - 67 TAU Ceramica

Regal Bartzelona: Lakovic (6), Navarro (10),Basile (19), Santiago (2), Andersen (10) -hasierako bostekoa-, Fran Vazquez(7), Grimau (7), Sada (5), Ilyasova (19), Trias (-) eta Dedovic (-).

TAU Ceramica: Priogini (12), Rakocevic (10), McDonald(4), Mickeal (7), Teletovic (8) -hasierako bostekoa- Splitter (9), Vidal(11), Lucas (-), Baldo (-) eta San Emeterio (6).

Erlazionatutako sarrerak

Erantzun