Bihar, Martxoak 19, Zestoako Kros Herrikoiaren XXI. edizioa egingo da goizeko 10.00etatik aurrera. Lehenengo lasterketak benjamin, alebin eta infantil mailakoak izango dira eta 11.30etan helduen txanda helduko da, 8.567 m. luzeerarekin gizonezkoentzat eta 5.607m. luezeerarekin emakumezkoentzat.
Izena emateko epea ez da oraindik amaitu, beraz biharko 10.30etararte izango duzue 3 eurotako kuota ordaintzeko (lasterketan bertan). Lasterketa guztien irteerak Gurutzea plazatik egingo dira eta helmuga berriz, herriko plazan izango da.
Iturria | Tiramillas.net
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
