Zumaia Flysch Trail - Mendi Lasterketa

Uztailaren 26an, Euskadiko Koparako puntuagarria izango den Zumaiako I. Flysch mendi lasterketa egingo da. Lasterketaren irteera goizeko 10:00etan izango da Zumaiako Erribera kaletik eta honetan parte hartzen duten kirolariek, 27 kilometroko ibilbideari ekin beharko diote.

Lasterketa honen ibilbidea Zumaia eta Deba artean aurkitzen diren labar ikusgarrietatik igarotzen da (Biotopo Flysch erreserba zeharkatzen da) eta ingurunearen edertasunaz gozatzeko aukera paregabea da.

Honetan parte hartzen dutenek, 400 kirolari gehienez, 15 eurotako kuota ordaindu beharko dute federatuta izanez gero, eta federatuta ez daudenak 20 euro.

Informazio guztia| Zumaia Flysch Trail

Erlazionatutako sarrerak

Erantzun